Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Erkoreka-k bake prozesua bukatuta egonda, behar beharrezkotzat jo du, Alderdi Politikoen elkarlana, “ beharrezkoa da guztion ekimen politikoa, ETA-k ezin baitu baldintzatu agenda politikoa, eta horren kontra, alderdi politikoi dagokigu ekimen politikoak aurrera ateratzea”." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/06/21

Erkoreka: “Une hauetan beharrezkoa da elkarlana”.

Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, Erkoreka-k bake prozesua bukatuta egonda, behar beharrezkotzat jo du, Alderdi Politikoen elkarlana, “ beharrezkoa da guztion ekimen politikoa, ETA-k ezin baitu baldintzatu agenda politikoa, eta horren kontra, alderdi politikoi dagokigu ekimen politikoak aurrera ateratzea”.

rss Ezagutzera eman
“Azken astean hasitako dinamika, aurrera bidean jarraitu behar du, alderdien arteko bilerek jarraitu behar dute, ( informazioa trukatu, bilerak eduki...), une honetan biderik egokiena izan daiteke, eta gauzak horrela, geroan posible baldin bada, guztion arteko ekimena atera, indarkeriarekin bukatzeko” adierazi du, Euskal Taldeko bozeramaleak.

Erkoreka-ren ustez, “ elkarlana eta elkarrizketa, jarraitu beharreko bideak dira, horrela soilik jakin izango dugulako, benetan noiz bukatu den indarkeria, neurri polizialek segurtasun falta ematen baitute, bide polizialaren bidez bakarrik egin ezkero, ez dugulako jakingo segurtasun osoz indarkeria bukatu denik”.
Gure Legebiltzar Taldea