Estatuaren egoera eztabaidako Zapatero-ren diskurtsoa dela eta, Euskal Taldeko bozeramaleak, Josu Erkoreka-k, sinesgarritasun falta duen diskurtsotzat jo du Zapatero-k emandako hitzaldia. Erkoreka-ren ustez, “baten baino gehiagotan erakutsitako baikortasun antropologikoa erakutsi du Zapatero-k gaurkoan”." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/07/03

Erkoreka: “Zapatero-k sinesgarritasun falta erakutsi du”.

Estatuaren egoera eztabaidako Zapatero-ren diskurtsoa dela eta, Euskal Taldeko bozeramaleak, Josu Erkoreka-k, sinesgarritasun falta duen diskurtsotzat jo du Zapatero-k emandako hitzaldia. Erkoreka-ren ustez, “baten baino gehiagotan erakutsitako baikortasun antropologikoa erakutsi du Zapatero-k gaurkoan”.

rss Ezagutzera eman
Erkoreka-k Zapateroren hitzaldia guztiz triunfalistatzat jo du, “ ez du soilik botila erdi beteta ikusi, gainezka eginda baizik, legealdi honetako lorpen guztiak, soilik Gobernuarenak izango balira ikusten baititu, eta hutsegiteak, aldiz, ez ditu Gobernuak bere gain hartu”.

Honetaz gain, Zapatero-ri, Erkidego Autonomikoen eskuduntzak kontuan izan gabe, gizarte neurri berriak iragartzea leporatu dio bozeramale jeltzaleak.
Gure Legebiltzar Taldea