Prentsa Aretoa
2008/02/14
Josu Erkorekak uste du “axolagabekeria” dela “hauteskunde kanpainan murgilduta” adin txikikoak zigortzeko adina jaisteko aukera planteatzea
Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak “axolagabekeriatzat” jo du Gobernuko presidente izateko PPren hautagaiak, Mariano Rajoyk, adin txikikoen zigor erantzukizunaren Legea aldarazteko egindako proposamena, “hauteskunde kanpainan planteatzeko gai garrantzitsua” delako.
Erkorekak zera adierazi du: “funtsezko gaietan sartu gabe, uste dugu axolagabekeria dela hain garrantzitsua den gai bat hauteskunde kanpainan planteatzea. Izan ere, une honetan ez daude hausnarketarako eta haztapenerako behar diren baldintzak, Zigor Kodearen horrelako erreformak jorratzeko".
Adierazi duenaren arabera, Zuzenbide Penala da “orokorrean ordenamendu juridikoaren zati delikatuena, eta bereziki konplexua da erregimen demokratikoetan, pertsonen askatasunari eragiten diolako, hain zuzen ere erregimen demokratiko batean funtsezko ondasuna den horri”.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10