Prentsa Aretoa
2012/01/27
Erkoreka: “Rajoyk gobernua hartu zuenetik iragartzen diren neurri guztiak murriztatzaileak dira”
Gaur arratsaldean Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak eta ekonomi arloko arduradun den Pedro Azpiazuk adierazi dutenez, “Mariano Rajoyk gobernua hartu zuenetik hilabete eta erdi eta gero, iragartzen diren neurri guztiak murriztatzaileak dira”.
“Gaur iragarri den Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen onarpena, Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketatik dator. Iazko urtean egin zen aldaketa hau eta bi puntutan Lege Organiko bat ezarri behar zela zioen. Gu orduan aldaketa horren kontra izan ginen eta gaurko honetan ere kontra agertzen gara. Susmo txarra hartzen diogu” gaineratu du.
Erkorekaren aburuz, “Legearen edukiak oraindik ikusteke ditugu baina tramitazioa hasten denean Kontzertu Ekonomikotik datozen Euskadiren berezitasunak, hots, Foru berezitasunak, irmoki defendatuko ditugu. Orain arte bezala gure berezitasunak errespetatuak izan daitezen alde lan egingo dugu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10