Prentsa Aretoa
2012/02/14
Olabarriak Divarri eskatu dio “hiritarrek justizian duten fedea betiko hondatzea” ekiditea
Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Carlos Dívar Botere Judizialaren Kontseilu nagusiko presidenteari eskatu dio “ahalegina egin dezala” eta “Hiritarrek Justizia Administrazioan duten fedea betiko hondatzea” ekidin dezala.
Olabarriak azpimarratu duenez “ebazpen zehatz batzuk, prozesu batzuk, inputatua izango den pertsonaren izaera mediatikoko kontu batzuek asaldurak eragiten dituzte gizartean”.
Zentzu honetan gaineratu duenez “ebazpen asko daude hiritarrek ulertzen ez dituztenak“. “Justizia herritik dator eta Justizi Administrazioak ezin dio bere buruari gatazkak eragitea baimendu, funtzio hori herri horren ordezkaritzan betetzen duela kontuan harturik” gaineratu du.
Horregatik esan du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jarrera “ez hain elitista” mantendu beharko lukeela eta justizi ebazpenak gizarteari azaldu beharko lizkiokeela “azalpenak emateko bulegoa ere eratu beharko luke herriak egoki jotzen duenetik urrun dauden eta asaldurak eragiten dituzten ebazpen horiek azaltzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10