Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/02/24

Erkorekaren ustetan Marlaska ez da “profilik inpartzial eta independenteena”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez Fernando Grande-Marlaskaren profila ez da Entzutegi Nazionaleko Zigor gaietarako Sala zuzentzeko izan daitekeen “inpartzial eta objektibo eta independenteena”. Bere ustetan, bere “ibilbidea” kontuan hartzen bada, Sala oso “beligerantea eta bereziki ziztatzailea izango da jorratuko dituen gaietan” .

rss Ezagutzera eman
Erkorekaren ustetan Marlaska ez da “profilik inpartzial eta independenteena”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Erkorekak esan du Bilboko epailearen izendapenak “baldintzatuko” dituela “ETA edo bere kideekin, atxilotuta edo auziperatuta daudenekin zuzenean edo zeharka erlazionatuta, “Entzutegi Nazionalak oraindik eman beharreko dituen ebazpenak”

"Grande-Malaskak ibilbide oso zehatza du atzean, oso jarrera zehatza erakutsi du talde terroristarekiko eta bere marka ezarriko dio Entzutegi Nazionalaren Presidentziari” esan du. 

Gure Legebiltzar Taldea