Prentsa Aretoa
2012/08/21
EAJ: “Oraingo legegintzaldia, legegintzaldi galdua izan da Euskadirentzat”
Euzko Alderdi Jeltzaleak hauteskunde autonomikoak urriaren 21era aurreratuko direlako albistea jaso ondoren honako hau adierazi du “Oraingo legegintzaldi hau, legegintzaldi galdua izan da Euskadirentzat. Are larriagoa dena, galdua izan da legegintzaldia hasi zen egunetik beretik. PSE eta PP alderdiek azpilanean jorratu zuten itunaren helburu bakarra zen Euzko Alderdi Jeltzalea Gobernutik kanpo uztea. Legegintzaldia inolako egitasmorik gabe hasi zuten, eta porrot borobilarekin amaitu dute”.

“Euzko Alderdi Jeltzaleak ongi etorria eman dio erabaki honi, eta euskal gizarteak sentitzen duen lasaitu bera hartu du albiste honekin. Eragile politiko,ekonomiko eta sozial guztiek eskatu izan dute hauteskundeen aurrerapen hau, Euskadirentzako aldi berria zabaldu ahal izan dezagun. Erronka politiko,ekonomiko eta instituzionalek Eusko Legebiltzar irekia behar dute, bertan sentsibilitate guztiak hartzeko. Era berean behar dute Eusko Jaurlaritza indartsu bat, egitasmo garden eta sendoarekin”.
Amaitzeko, Alderdi Jeltzaleak aditzera eman duenez “Euskadik berehalako etorkizunean izango dituen erronkak dira berehalako iraganean alferrik galdu den denboraren erakusle .Aldi berrian bizi gara. Euskadik aurrez aurre du indarberritze ekonomikoaren erronka. Euskadik bere aurrean du Bakezko bizikidetza eraikitzeko erronka. Euskadik orain du euskal autogobernua defendatzeko erronka bikaina.Oraingoa da euskal gizartearen txanda, eta Euzko Alderdi Jeltzalea gizarte aurrean aurkezten da, gizartearen eskari, gurari eta beharrizanen neurriko egitasmoa eskuan duela”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10