Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/26

EAJk Mariano Rajoy eta Fátima Báñez ministroaren agerraldiak eskatu ditu Kongresuan, langabeziaren azken datuak azaldu ditzaten

EAJ-PNV Euskal Taldeak Mariano Rajoy Espainiako Gobernu buruaren eta Fátima Báñez Enplegu ministroaren agerraldiak eskatu ditu gaur Diputatuen Kongresuan. EAJk nahi du Mariano Rajoyk osoko bilkuran azal ditzala gaur ezagututako langabezia datu kezkagarriak eta horien zergaitiak. Era berean Fátima Báñezek Enplegu batzordearen aurrean gauza bera egin dezan eskatu du Euskal Taldeak.

rss Ezagutzera eman
Emilio Olabarria, enplegu gaietan, Euskal Taldeare

ARGAZKIA JAITSI

Jeltzaleen ustez Espainiar Estatuan langabezia ia 6 milioira iristearen arrazoia, besteak beste lan erreforma da. Izan ere erreforma honek lanpostuak sortu beharrean suntsitu eginte dituela erakusten dute hilero ezagutzen ditugun datuek. Nabarmentzekoa da gainera, Espainiako Estatistika Instituaren datuen arabera enplegu egonkorra dela batipat desagertzen ari dena.

Bestetik, EAJk ohartarazi nahi du Espianiako Gobernua ez dela enplegua sustatzeko neurriak ari, eta beraz dei egiten dio Mariano Rajoyri, Estatuko Aurrekontuen tramitazioan onar ditzala enplegua sustatzeko egitasmoak eta diru partidak, tartean, ikerketa eta berrikuntzari bideratuak.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, bereziki dira kezkagarriak langabezia datuak, izan ere jada %15,48ra iritsi baita lanik gabe daudenen tasa. Honen aurrean EAJk berresten du enplegua sortzeko mesedegarriak diren politikak bultzatzen jarraituko duela Euskadin.

Gure Legebiltzar Taldea