Prentsa Aretoa
2012/11/08
Olabarria: “Gobernuak ez du oraindik argitu pentsioen balioa igoko ote duen"
Emilio Olabarria EAJren Euzko Abertzaleak taldeko diputatu eta Toledoko Itunaren Batzordean EAJren bozeramaileak Gobernuari eskatu dio hiritarrei azal diezaiela legea errespetatuko duen eta beraz pentsioak azaroaren KPIaren arabera igoko ote dituen.
Gai honek "Hitchcocken pelikula baten antz handiagoa du, parlamentuko jarduerarena baino" esan du. Zer gertatuko da pentsioen balioarekin? Gobernuaren bozeramaile guztiei era ezberdinetan eta ahal den guztietan galdetu zaien arren, oraindik ez dakigu legeak aurreikusten duena beteko eta pentsioen balioa igoko ote den" adierazi du Olabarriak.
Hori dela eta, diputatu jeltzaleak salatu egin du pentsiodunek eros ahalmenaren % 2,5eko galera sufrituko dutela. "Ez ezazue, berriz ere, aitzakiekin edo zehaztapenik gabeko adierazpenekin erantzun, 9 milioi pentsiodunei aitortzen zaien eskubideetaz ari garelako"
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10