Prentsa Aretoa
2013/01/04
Azpiazuk ez du “suspertze” ekonomikorik aurrez ikusten bi urteko epean, eta “oraindik asko sufrituko dugula” uste du
Pedro Azpiazuk, Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen gai ekonomikoen bozeramaile denak, ez du hauteman “epe laburrean ekonomia suspertuko” denik, ezta bi urteko epean ere; ohartarazi duenez, “oraindik asko sufrituko dugu”, baita “lanpostuak suntsitzeari” dagokionez ere.
Gaur egungo egoera ikusita, Beheko Ganbarako ordezkari jeltzaleak “euskal gizartearekin” eta ekonomiaren “dinamizazioarekin” konpromisoa har dezan eskatu dio Kutxabanki, Euskadin ere “beharrezkoa izango baita”.
Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, Azpiazu “nahiko ezkor” agertu da egoera ekonomikoari eta etorkizuneko ikuspegiari dagokienez, “baita epe ertainean ere". Bere ustez, “ekonomia benetan eta modu iraunkorrean enplegua sortzen hasten denean”, soilik orduan esan ahalko da susperraldia hasi dela. “Ez soilik hiruhileko jakin batean koiuntura kontuak direla medio enpleguak sortu edo suntsitu direnean”, ohartarazi du.
Diputatu abertzaleak azaldu duenez, “hori ez da epe laburrean gertatuko”, eta “aurreikuspenen arabera ez dirudi” bi urteko epemugan gertatuko denik. “Enplegua sortzeko ehuneko bitik gorako hazkundea behar da, eta, nire iritziz, bi, hiru urteko epean ez da horrelakorik gertatuko. Oraindik oso urte latzak bizi behar ditugu, ekonomiari eta enpleguak suntsitzeari dagokienez. Oraindik asko sufrituko dugu” ohartarazi du. Bere aburuz, “aspaldiko estatusa” berreskuratzeko “beste lau edo bost urteko krisialdia” dugu aurretik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10