Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/16

Ortuzar: “Aberri Egunaren hondo-oihala da euskal aberriaren eraikuntza Europan ”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko presidenteak uste du igandean Bilboko Plaza Barrian ospatuko den Aberri Egunaren hondo-oihala dela "Euskadiren etorkizuna, euskal aberriaren eraikuntza Europan". Jeltzaleen buruak baieztatu duenez EAJ-PNVk igandeko ekitaldirako aukeratu duen goiburua +Euskadi, Europara Begira-Euskadi mira a Europa+, "Europarentzat oso esanguratsua den momentu barruan kokatzen da". "Gu ez gara Europatik kanpo ikusten eta ez gara Europatik kanpo ikusiko, gertatzen dena gertatzen dela".

rss Ezagutzera eman
Ortuzar: “Aberri Egunaren hondo-oihala da euskal aberriaren eraikuntza Europan ”

ARGAZKIA JAITSI

  • 20140416 Radio Euskadi
    2014/04/16

    ARTXIBOA JAITSI

Ortuzarri elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadi irratian, eta Europar Batzordeko bozeramaile batek asteartean Catalunyako Generalitat-ari sezesioak EBtik kanpo geratzea esanez eman zion erantzunaz galdetu diotenean erantzun duenez "eskuliburuko erantzuna izan da, oso esanguratsua ez den bozeramaileak eman du hauteskunde berrietarako hilabetea falta den une honetan. Europa behar bezain eskuzabal eta politikoki argia da bere barruan Catalunya eta Euskadi moduko errealitateak hartzeko, hiritargoak bere etorkizuna demokratikoki defendatu eta erabaki baldin badu".

EBBko presidenteak aldebikotasunaren ideia ere defendatu du. Zentzu honetan Ortuzarrek esan du aldebikotasun horrek " Itun Ekonomikoaren funtzionamendu ona" ahalbidetzen duena " akordiorik egon ezik alde bietako batek ezin baitio besteari ezer inposatu. Gainerako gaietan, gatazka puntu bat dagoenean Diputatuen Kongresua edo Auzitegi Konstituzionala dira erabakitzen dutenak. Orduan bai dago bere jarrera inposa dezakeena"."Euskadin eta Catalunyan gauza asko konponduko lirateke aldebikotasun hori emango balitz, Estatuko erakundeak eta Euskadiko erakundeak maila berean egongo balira, akordioetara iristeko derrigorra izango genukeelako. Inposatzeko ahalmena dagoenean, akordioak zailagoak izan ohi dira" esan du Andoni Ortuzarrek.

EAJ-PNVren buruak beste alde batetik aipatu ditu Ezker Abertzaleak azken aldi honetan egin dituen jardunak. "Bilduk nahiago du kalea, pankarta eta iskanbila, proposamenak aurkeztea edo testuak idaztea baino. Azken urteotan ez dugu Ezker Abertzalearen aldetik ezer jaso, kritikak bai, baina paperik, proposamen zehatzik ez Euskal Autonomi Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Iparraldearen arteko jardun politikoa nola ikusten duten azaltzeko , edo gure autogobernuaren eskumen maila zehazteko. Horri buruz hitz erdirik ez".

Etxarri-Aranatzeko herri galdeketari buruz galdetu diotenean Ortuzarrek zera erantzun du "pertsonalki, harritu egin ninduen horren parte hartze txikia egoteak. Ehuneko berrogeia ez da kopururik egokiena honelako gai garrantzitsu baterako. Horrek esan nahi du borondaterik onenarekin eta antolatzaileek egin ahal izan dutena eginik, hiritargoak ez duela antzeman gauza inportantea zegoela jokoan. Hemendik aurrera, horiek gai guztiak prozesu politiko zabalagoetan eta instituzionaletan sartu beharko lirateke. Une honetan, ekonomikoki hainbesteko ziurgabetasuna dagoen aldi honetan, hiritargoak behar duena da erakundeek eman ahal dioten babesa" .

Gure Legebiltzar Taldea