Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/10

Olabarriak PP eta PSOEri: “Nola liteke txapuza hau egitea eta terrorismoaren kontrako Estatu itun deitzea? Arrazoi elektoralak daude tartean, seguruenik"

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak kritika gogorrak egin dizkie Kongresuan eztabaidatu berri den Terrorismoaren kontrako Lege Organiko Proposamena abian jartzeko erabili diren formei eta proposamenaren edukiari, eta tramitera onartzearen kontrako botoa emango dutela iragarri du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Emilio Olabarriak, EAJ-PNVren legebiltzar talde barruan Justizia eta Barne gaietarako bozeramaileak, gogor kritikatu du Zigor Kodearen, azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldarazteko Lege Organiko Proposamena,terrorismo delituei buruzkoa, eta azpimarratu du Euzko Abertzaleak taldeak tramitearen kontrako botoa emango duela.

Olabarriak baieztatu duenez "itun hori gauzatzen da lidergo berri batzuk indartzeko saiakera okerraren bidez, edo beste batzuek esparru ezberdinetan pairatzen duten lidergorik eza ezkutatzeko" eta zentzu berean ekarri ditu gogora akordioarekin bilatzen diren "emaitza elektoralak". " Nola liteke txapuza hori egitea eta terrorismoaren kontrako Itun deitzea? Galdetu die PP eta PSOEri "seguruenik, arrazoi elektoralak egongo dira tartean " baieztatu du.

Ekimena kontuan hartzeko eztabaidan, diputatu jeltzaleak adierazi duenez terrorismoaren kontrako borrokan "behar dena da segurtasun eta polizien arteko lankidetza politika eraginkorra" Estatuan herritarren segurtasun alorrean eskuduntzak dituzten polizia integralen artean eta nazioarteko polizien artean, eta zentzu berean gaineratu duenez "terrorismoa demokrazia indartsuagoarekin borrokatzen da, eta ez zigorrak gogortuaz eta zigor sistema hedatuaz".

Zentzu honetan salatu duenez betirako espetxe zigor berraztergarria "inkonstituzionala da Espainiar Konstituzioaren 10,15 eta 25 artikuluen kontra dagoelako" eta gaineratu duenez "berrazterketa oso epe luzetan aurreikusten da, eta zentzu horretan gainditzen dute Eskubideen Europar Epaimahaiarentzat zigor krudel eta laidogarriak diren zigorren gogortasuna". 

Gure Legebiltzar Taldea