Prentsa Aretoa
2015/02/25
Esteban: “EAJ-PNVk etorkizun irekiari begiratzen dio, zeinetan Estatuaren nazio aniztasuna aitortzeko trantsizioa aurreikusiko den”
EAJ-PNVren bozeramaileak Rajoy-ri leporatu dio "Euskadi agendan ez duela" eta " Euskadin bizikidetza finkatzeko aukera uzten joatea" egotzi dio.
Intervención Aitor Esteban en el denominado 'debate sobre el estado de la nación 2015'
MINTZALDIA - 2015/02/25
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Legebiltzar taldearen bozeramaileak, gaur baieztatu duenez "EAJ-PNV-k etorkizunari begiratzen dio, PPren gehiengo osorik gabeko etorkizunari, irekia, negoziaketa eta elkar ulertzea gauzatzeko eta erronkak konbikzio eta errealismoz jorratuz, eta Euskadiri eta Catalunyari dagokionez, bigarren trantsizioa aurreikusi beharko luke Estatuaren nazio-aniztasuna aitortua izan dadin".
‘Nazioaren egoerari buruzko eztabaida’ delakoaren bigarren egun honetako lehena izan da Aitor Esteban. Bere hitzetan Espainiar Gobernuko presidenteak "bi patata bero ditu esku artean: catalunyarra eta euskal patata". "Euskadi eta Catalunyan oraingo espainiar eskemaren barruan ez gara eroso sentitzen" baieztatu ondoren esan duenez "arazoek gainezka egiterik nahi ez badu, egoerari buruzko elkarrizketa zintzoa eta errealista egin beharko da Espainian tentsioak arintzeko eta denontzat onuragarria izan dadin”.
Aitor Estebanek Rajoyri egotzi dionez "ulertzen zaila den arren, legegintzaldi oso bat alferrik galdu du Euskadiko bake eta bizikitzetzaren gaia jorratu gabe" eta " iraganaren preso izaten segitzea" leporatu dio "ETAren esparru politiko sozialari gertatzen zaion moduan". Zentzu berean esan duenez "EAJ-PNV-k eta euskal gizarteak alde bietatik emandako mugimenduak nahi ditugu: sen onez eta eskuzabaltasunez jarduteko unea da, berokeriatan edo hauteskunde kalkulutan erori gabe".
Gorte Nagusietan onartutako legeriari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak zera baieztatu du "murrizketa, birzentralizazioa eta zikoizkeriaren legegintzaldia izan da" eta salatu du PPren Gobernuak legeak egin dituela "agintekeria baliatuta eta parlamentua mesprezatuaz" eta horegatik "barne politikan eta askatasunen esparruan demokraziaren kalitatea galdu da". Horren adibide gisa aipatu ditu, besteak beste, Zigor Kodea, Hiritarren Segurtasunerako Legea eta porrot egin duen Giza Eskubideen Plana.
Amaitzeko, Estebanek gogora ekarri du Estatu osoan ematen den egoera ekonomikoa eta "eskariak bultzatzeko politikak" eskatu ditu. Espainiar Gobernuko Presidenteari eskatu dio "harrokeriatan ez erortzea eta diskurtso apalagoak egitea" Espainiar estatuko langabezi tasak ikusita eta ekonomia "europar egoera ekonomiko ahulagatik kaltetua izan daitekeela" kontuan hartuta.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10