Prentsa Aretoa

2015/06/17

Agirretxeak Catalári: “Guda zibilean alderdi eta sindikatuei lapurtutakoa gerrako irabazi gisa erakustea laido argia da eta argi erakusten du oroimen historikoa ez dela errespetatzen”

Diputatu jeltzaleak Gautegiz Arteagako Batzokiko ikurrinaren irudia erakutsi du. Ikurrina hau Salamancako agiritegian dago eta jabeek ez dute laga edo eman. " Ez dute ikurrina gordetzeko eskubiderik" iragarri du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuan Kultura eta Defentsa gaietarako bozeramaileak, Espainiar Gobernuari egotzi dio "oroimenari errespetu eskasa"diola eta "jabegoak lapurtu zitzaizkien alderdi politiko eta sindikatuak" iraintzen dituela "jabego horiek gudako irabazi gisa espainiar ondarean sartu zirenean". Zentzu honetan, Rafael Catalá Justizia Ministroari eskatu dio "egoera hori konpontzea eta jabeei itzultzea, garai hartan lapurtutako sinboloak,banderak eta jabego guztiak".

Espainiar Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Agirretxeak Gautegiz Arteagako Batzokiko ikurrina erakutsi du, Salamancako agiritegian dagoena, Batzokiak horretarako emana edo lagata izan barik. "Bandera hori EAJren egoitza batetik izan zen lapurtua. Ikerketa egin ondoren oraindik bazegoela eta non zegoen jakin izan genuen. Zer egiten du Salamancan? Nola iritsi da hara? Zenbat gehiago dituzte? Ez dute hori gordetzeko eskubiderik" esan du Diputatu jeltzaleak.

Amaitzeko, Joseba Agirretxeak Justizia Ministroari eskatu dio "duintasunez" eta " jokaera demokratikoz" aritzea eta " inkautatutakoak itzultzea". " Ez da lege berririk behar bidegabekeri hau zuzentzeko" ezarri du.

Gure Legebiltzar Taldea