Prentsa Aretoa

2015/09/01

Euskal Taldeak “burugabetzat” jo du Konstituzio Auzitegiaren erreforma eta gogorarazi du Espainiako Gobernua dela “txapelduna Konstituzio Auzitegiaren erabakiak urratzen”

Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari eskatu dio “begiratzeko ispilura, Konstituzio Auzitegiaren epaien ez-betetzeak aipatu aurretik” eta erreforma espres hori “legegintzaren aldetik aldrebeskeria bat eta organo aholku-emaileen txostenak saihesteko bidegabekeria” dela baieztatu du

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak “burugabetzat” jo du Konstituzio Auzitegiaren erreforma eta gogorarazi du Espainiako Gobernua dela “txapelduna Konstituzio Auzitegiaren erabakiak urratzen”

ARGAZKIA JAITSI

Parlamentuko Euskal Taldeak “burugabetzat” jo du Alderdi Popularrak proposatutako Konstituzio Auzitegiaren erreforma, eta gogora ekarri du “Alderdi Popularraren Espainiako Gobernua dela txapelduna Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak urratzen”. Ildo horretan, Espainiako Gobernuari eskatu dio “begiratzeko ispilura, Konstituzio Auzitegiaren epaien ez-betetzeak aipatu aurretik”.

Aitor Esteban, Parlamentuko EAJ-PNVren Euskal Taldearen bozeramailea, horrela mintzatu da PPk Diputatuen Kongresuan ekimen bat erregistratu eta gero, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoa presaz aldatu nahian, auzitegi horrek zehatzeko ahalmena izan dezan eta bere ebazpenak betearaz ditzan.

Euskal Taldearen bozeramaileak esan du, gainera, erreforma espres hori “legegintzaren aldetik aldrebeskeria bat eta horrelako erreforma garrantzitsu batean organo aholku-emaileen txostenak saihesteko bidegabekeria” dela, besteak beste Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarenak edo Estatuko Kontseiluarenak. Estebanek erantsi du Konstituzio Auzitegiak ez duela zehatzeko ahalmenik Konstituzioaren arabera, eta horregatik baieztatu du beharrezkoa dela “Espainiako Konstituzioaren erreforma egitea aldaketa hori egin ahal izateko”. 

Azkenik, Aitor Estebanek PPri eta Espainiako Gobernuari gogorarazi die ez duela ezertarako balio “liskarraren bideak, hain zuzen ere horrexek ekarri baitu Katalunia egungo egoerara”.

Gure Legebiltzar Taldea