Prentsa Aretoa
2015/09/04
Aitor Esteban: “Espainiar Gobernuaren anabasa hain da handia, ezen hauteskunde deialdia eginda egon beharko zuen”
Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak ezarri duenez “Espainiar Gobernuak erregimen autoritarioen gero eta antz handiagoa dauka” eta “lotsagarrikeria eta erakundeen gehiegikeria” jo du PPk Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko bultzatu duen ekimena
Aitor Estebanek, EAJ-PNV legebiltzar taldearen bozeramaileak, gaurkoan baieztatu duenez “Espainiar gobernuaren anabasa hain da handia, ezen Mariano Rajoy-k dagoeneko hauteskunde deialdia eginda izan beharko zuen”. Zentzu berean kritikatu duenez “Espainiar Gobernuko presidenteak hurrengo hauteskunde orokorretarako data baloratzen ari da berarentzat hauteskunde terminotan onuragarrien izango denaren arabera”.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak adibide batzuk eman ditu “Espainiar Gobernuaren baitan dagoen anabasa eta zorakeria” azaltzeko, besteak beste Auzitegi Konstituzionala arin batean erreformatzeko ekimena eta Aurrekontuak presaka eta korrika tramitatzekoa.
Hain zuzen ere, Estebanek “lotsagarrikeria” jo du Alderdi Popularrak Diputatuen kongresuan Auzitegi konstituzionala erreformatzeko aurkeztu duen ekimena, eta PPri egotzi dio “Parlamentua mesprezatu eta erakundeak erabili egiten dituela”. Horri lotuta eta Espainiar Gobernuak etorkinentzako osasun arretaren inguruan egin dituen “joan etorriak” kritikatu ondoren, Estatuko Aurrekontu Orokorrak hauteskundeen atarian onartu izana deitoratu du. Gai honen inguruan baieztatu duenez “Estatuko Aurrekontu Orokorretan Euskal Y trenbidea 2019an bukatuta egoteko ezarri den kopurua ez da nahikoa” eta gogoratu du Eusko Jaurlaritzak zuzenketak aurkeztu dituela aurrekontu partidak handitzeko eta helburu hori betetzeko.
Hauteskunde orokorrei buruz, hain zuzen, Aitor Estebanek azpimarratu duenez “Euskadirentzat oso garrantzitsuak dira aldi berrirako aurreikuspenak irekitzen direlako, gehiengo absolutuaren amaierarekin eta Espainiar Konstituzioaren aldaketarekin”. “Madrilen egon behar dugu eta oso adi egon behar dugu ea konstituzioaren erreformaren gaia irekitzen den, eta eztabaidan sartzeko orduan bi gauza oso argi geratu behar dira: Euskadi nazio gisa aitortu behar dela eta Estatuarekin alde biko harremana behar dela, hau da, guk hitzarmen politiko deitzen duguna” esan du.
Errefuxiatuen krisiaz galdetuta, Aitor Estebanek salatu du Espainiar Gobernuak gai horren inguruan “politikarik “ ez duela, eta iragarri du Euzko Abertzaleak taldeak gaur egun agerraldia eskatuko duela horren inguruan. Estebanek baieztatu duenez “historia hurbilean eman den errefuxiatuen krisirik handiena da eta ezin ditugu begiak itxi” eta baieztatu duenez “bide humanitarioan urratsak emateaz aparte, hori ezinbestekoa dela argi izanik, beste lan bat egin behar da Siria,Libia eta Eritrean konponketa politikoa bilatzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10