Prentsa Aretoa
2015/10/16
Esteban: “Atzeraldi birzentralizatzaile hau geldiarazteko edo autogobernuan aurrera egingo badugu, EAJ indartsua behar dugu Madrilen"
Onda Vascan egin zaion elkarrizketan bozeramaile jeltzaleak adierazi du PP eta PSOEn "urduritasuna" antzematen duela.
-
Esteban: “Atzeraldi birzentralizatzaile hau geldiarazteko edo autogobernuan aurrera egingo badugu, EAJ indartsua behar dugu Madrilen" 2015/10/16
Aitor Estebanek , EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaurkoan baieztatu du hurrengo legegintzaldian den-dena "oso irekita" egongo dela "gehiengoak gutxiengo" izango direlako; eta horregatik iragarri du EAJ-PNVk "egiteko garrantzitsua" izango duela. Zentzu horretan esan duenez "ez dakigu gauzek zer norabide hartuko duten, baina oso argi daukagu azken lau urteotan eman den atzeraldi birzentralizatzailea geldiarazi nahi badugu edo autogobernuan aurrera egingo baduzu, Madrilen EAJ indartsua beharko dugula" .
Onda Vascan egin zaion elkarrizketan eta Arantza Quirogaren dimisioaz geroztik Alderdi Popularraren egoeraz eta Madrilgo Ministro eta PPko kide batzuen adierazpenez galdetuta, Aitor Estebanek baieztatu du "urduritasuna" antzematen duela "Gobernua ikusten ari baita gobernatzen segitzeko aukerak ihes egiten diola" . “Ematen du PP desegiteko bidean dagoela" ezarri du.
Era berean esan du sozialisten artean "urduritasuna" nabaritu duela inkesten arabera alderdi batzuk oso hurbil izango dituztelako; eta Kupoaren inguruan sortu den hika-mikaren inguruan, atzokoan Asturiaseko Alderdi Sozialistako buruak berriro piztu zuena, eta Irene Lozanoren "fitxajeaz " Aitor Estebanek esan du berak ez dakiela "hartu beharreko norabidea ondo dakiten ala ez". "Nik uste dut Pedro Sánchezen lidergoa bera ere kolokan dagoela" baieztatu du.
Diputatuen Kongresuan aste honetan Barne Ministroarekin Euskadiko normalizazio eta bizikidetzaren inguruan eman den eztabaidaren inguruan, Aitor Estebanek zera baieztatu du "argi dago PP gelditasunarekin eroso sentitzen dela, hemen ezer gertatu ez balitz bezala, baina herri honek eta gizarte honek ez du mezu hori ulertzen, eta horregatik PP alderdia dagoen moduan dago Euskadin". Jeltzaleen bozeramaileak zentzu berean adierazi duenez "esparru honetan eman daitekeen mugimenduren batek botoetan izan dezakeen eraginak sortzen dien beldurrak gehi barruko zailtasunek eragin dute PP geldirik eta mugimendurik egin gabe geratzea. Rajoyk uste du arazoak isilik eta eserita egonda konpontzen direla, baina oso erratuta dago" .
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10