Prentsa Aretoa
2015/11/14
Agirretxea: “Indarkeria, dela yihadista, dela beste arrazoi batek eraginda, ezin da sekula ere justifikatu”
Donostiako Tabakaleran aurreikusia zegoen ekitaldi politikoa bertan behera geratu da eta Joseba Agirretxeak, EAJren ordezkaritzaz inguratuta, bart Parisen gertatutako ekintza terroristen aurrean EBBk argitaratutako adierzapena irakurri du. Ondoren minutu bateko isilunea gorde da.
Joseba Agirretxea, Gipuzkoako zerrendaburu eta abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVk Gipuzkoan aurkeztuko duen hautagaiak, gaur baieztatu duenez “indarkeria, dela yihadista, dela beste arrazoi batek eraginda, ezin da sekula ere justifikatu”.
Parisen gertatutako ekintza terroristen ondorioz, Gipuzkoako proiektu estrategikoen inguruan Donostiako Tabakaleran aurreikusia zegoen ekitaldi politikoa bertan behera geratu dela adierazi du Joseba Agirretxeak eta GBBren presidentea den Joseba Egibar eta Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia buru izan dituen ordezkaritza jeltzaleaz inguratuta, EBBk argitaratutako adierazpena irakurri du. Ondoren, minutu bateko isilunea gorde da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10