Prentsa Aretoa
2015/11/17
Esteban: “Kontraesana da EAJ-PNV yihadismoaren kontrako itunarekin bat egitea eskatzea eta,aldi berean, terrorismoaren kontrako nazioarteko datu sarean Ertzaintza sartzearen aurka agertzea”
EAJ-PNVk Idoia Mendiari gogoratu dio PP eta PSOE alderdien artean prestatu eta antzeztu den itun hori betiko espetxe zigorrari lotuta dagoela
-
Aitor Esteban yihadismoaren kontrako itunaz 2015/11/17
Aitor Estebanek, abenduaren 20ko hauteskundeetarako Diputatuen Kongresurako EAJ-PNVren zerrenda-buruak, erantzuna eman die gaur Idoia Mendiak, Euskadiko Alderdi Sozialistaren(PSE) idazkari nagusiak, talde jeltzaleari Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren artean yihadismoaren kontra hitzartu , idatzi eta antzeztu den itunarekiko atxikimendu argia exijitzeko egin zituen adierazpenei. Itun honek, hainbat gairen artean jasotzen du betiko espetxe zigorra, PPk bere jarrera zapaltzailearekin zigor kodean sartu zuen figura eta EAJ-PNV, PSOE ez bezala, onartzeko prest ez dagoena.
Estebanek agerian dagoena onartu du, hau da, “EAJ-PNV oso kezkatuta dagoela terrorismo yihadistaren fenomenoagatik eta beti eta une oro lankidetzan arituko da bere esfortzuak erakunde eta organismo guztiekin koordinatzeko. Hautagai jeltzaleak era berean iragarri duenez EAJ-PNVk egingo ez duena izango da kontraesanetan erortzea. Idoia Mendia kide duen Alderdi Sozialistak duela hilabete eskas, urriaren 19an Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren proposamenaren kontra bozkatu zuen Ertzaintzak sarbidea izan zezan Interpol erakundeak eta gainerako polizia taldeek yihadismoari buruz dituzten datu baseetan . Ezetza bozkatu zuen Alderdi Popularraren ondoan. Era berean, geure buruari galdetzen diogu Mendia andreak Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburu izan zen bitartean zer egin zuen . Nazioarteko terrorismoa borrokatzeko horren interes handia bazuen, Ertzaintza Schengen akordioan sartzea baitzuen”.
Estebanen esanetan, EAJ-PNVk ez du onartezin egiten zaiona irentsiko, PSOek egin zuen bezala, Alderdi Popularrarekin betirako espetxe zigorrari lotuta dagoen hitzarmena izenpetuz. Azkenean, ordezkari jeltzaleak PPren hurbileko ahotsen kontraesan handia azpimarratu du, EAJri itunarekiko atxikimendua exijitu diotelarik . “Azken hiru urteotan, Espainiar Gobernuak behin ere ez du Eusko Jaurlaritza deitu terrorismoari buruzko gaiak aztertzeko” kritikatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10