Prentsa Aretoa
2016/03/15
Aitor Esteban: “Zuek ez duzue euskal eta catalunyar nazioak integratzea bilatzen, nahi duzuena da inposatzea eta agintea nork duen argi erakustea"
Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak PP eta C´s alderdiek Espainiaren batasunari buruz aurkeztu dituzten Legez Besteko Proposamenei EAJ-PNVk "uste osoz" ematen dien ezetza adierazi du.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, deitoratu duenez PP eta Ciudadanos gaurko osoko bilkuran Espainiaren batasunari buruzko ekimenak aurkeztu dituzten alderdiei esan dienez "ez duzue euskal eta catalunyar nazioak integratzea bilatzen baizik eta inposatzea" eta Espainiar estatuan "nork agintzen duen argi erakustea". Zentzu berean gaineratu duenez "Catalunya aitzakia handia da, gaurko `ogia eta zezenketak´ da gainerako arazoak herritarren begi bistatik desagerrarazteko".
Bozeramaile jeltzaleak era berean kritikatu du PSOEk alderdi bien testuei egin dien zuzenketa eta espainiar alderdi nagusiek integratzeko egiten duten proposamen bakarra dela "lege bidezko mailukadez" egiten dena "eta,beren kasuan, indarrez egindakoa", baina adierazi duenez "XXI. mendean, batzuen eta besteen tesiak aurrera irten daitezen demokratikoki egin behar da eta jendea konbentzituta eta ez Estatuaren indarrez irabaziz".
Zentzu honetan, Estebanek aldeztu egin du catalunyar eta euskaldunek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea. "Non ikusi duzue autodeterminazioa nahi duenaz besteko batek bozketa batean bere iritzia adieraztea? Ekialdeko Timorren ikusi duzue? Ez. Eslovakian ikusi duzue? Eslovenian? Norvegian? Alemaniaren batasunean ikusi da? Quebec-en? Eskozian? Emadazue erabakitzeko eskubidearen adibide bakar bat zeinetan Estatu osoak bozkatu duen. Ez dago bakar bat ere. Nondik ateratzen dituzue erdipurdiko teoria horiek?"galdetu du Estebanek.
Amaitzeko, Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak salatu du PPk eta Ciudadanos taldeak ekimen horiek oraingo legegintzaldiaren bilkuran aurkeztu dituztela eta Europar mendebaldean are konplikatuagoa den egoera politikoarekin."Rinkonete eta Kortadilloren herria da hau, Gobernuak uko egiten dio parlamentuaren kontrolari eta Konstituzioaz hitz egitera zatozte orain" deitoratu die. Zentzu berean baieztatu du talde politiko horiek ez dutela gidatzen "ez herriarekiko maitasunak ezta demokraziarekiko errespetuak ere", ezkerreko taldekoei tokia murriztea baino ez dute bilatzen eta bereziki PSOEri, abertzaleekin hitzartzen saiatzen baldin badira presiopean senti daitezela, horrek Gobernu alternatibo baten aukera esan nahiko lukeelako" .
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10