Prentsa Aretoa
2016/03/17
Aitor Estebanek PSOE eta C‘s taldeei adierazi die biek izenpetutako agiriaren oinarrian ezinezkoa dela EAJ-PNVrekin negoziaketa prozesua abiaraztea
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak, PSOE eta C‘s taldeko bozeramaileekin kortesiagatik egin duen bileran esan du talde biek Pedro Sánchezen inbestidura ekitaldira eraman zuten testuak akordioa ezinezko egiten duela.
Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramaileak, PSOE eta Ciudadanos taldeei adierazi die gaur alderdi bien artean izenpetutako oinarri gainean ezinezkoa dela EAJ-PNVrekin negoziaketa prozesua abiaraztea.
Hauxe izan da gaur, Kongresuan, 30 minutuko tartean, Aitor Esteban eta PSOE eta Ciudadanos taldeko ordezkarien artean kortesiaz egin den bileraren edukia, talde biek iragan martxoaren 8an EAJ-PNVri helarazi zioten eskutitzari erantzuna emateko.
Estebanek jakinarazi du "Gobernu erreformista eta aurrerakoirako akordioa" agiriak alde batera uzten duela EAJ-PNVrentzat funtsezkoa den gaia, erabakitzeko eskubidea eta, beste alde batetik, agiriari xedapen administratibo guztietan birzentralizatzeko nahia antzeman dakioke, oraingo autonomien Estatua auzitan jartzen duelako.
Eta baldintza bi horiekin, jeltzaleen bozeramaileak eskura eman duen agirian jaso direnak, Estebanek berriz esan du PSOE-C’s alderdien arteko akordioa sostengatzen duen testuak eta hiruko elkarrizketak ezinezko egiten dutela EAJ-PNVrekin adostea eta negoziaketa prozesua abiaraztea.
Edozein kasutan, EAJ-PNVk bere tradizioarekin eta ohiturarekin bat eginik, bileran adierazi du elkarrizketarako eta Pedro Sánchez Alderdi Sozialistaren Idazkari Nagusiarekin eta PSOE osoarekin harremanetan jartzeko prest dagoela beste oinarri batzuk badaude, hau da, hutsetik hasita eta asmorik onenarekin eta helbururik onenarekin.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10