Prentsa Aretoa
2016/04/19
Aitor Esteban: “Erakundeek ere jendearen ardurako gaiak aztertzeari uko egiten badiote, gureak egin du”
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldearen bozeramailea haserre agertu da Diputatuen Kongresuko Mahaiak EAJk aurkeztutako errekurtsoa errefusatu duela eta Pedro Azpiazuk siderurgia sektorearen krisiari buruz erregistratu duen ahozko galdera izapidetzeari emaniko ezetzari eusten diola ikustean.
Aitor Esteban, EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramailea, haserre agertu da Diputatuen Kongresuaren Mahaiak Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen errekurtsoa errefusatu duela eta Pedro Azpiazuk siderurgia sektorearen krisiari buruz erregistratu duen ahozko galdera izapidetzeari emaniko ezetzari eusten diola ikustean. “Onartezina da Gobernua Ganberaren kontrolaren pean jarri ez izana, baina erakundeak jendearen ardurako gaiak aztertzeari uko egiten badiote, gureak egin du “ salatu du.
Estebanek azaldu du funtzioko Gobernuak agindu argia duela siderurgiaren inguruan, Kongresuak osoko bilkuran Euzko Abertzaleak taldeak eskatuta eta, aho batez, euskal altzairugintza aldezteko eta bermatzeko Legez besteko Proposamena onartu ondoren. “Ezin dugu denbora galdu Kongresuak halako gai garrantzitsuaren inguruan aho bateko agindua onetsi duenean, horregatik aurkeztu dugu gai horri buruzko galdera” baieztatu du. Dena dela, Mahaiak iragan ostegunean muzin egin zion EAJ-PNVk osoko bilkuran erantzuteko ahozko galderari erantzuteari (jarraian ematen da) eta berriro ere uko egin dio izapidetzeari, erabaki horren kontrako errekurtsoa aurkeztu den arren ( erantsita dago) .
“Gobernua zer urrats eman ditu siderurgia sektorearen gainbehera eta desagerpena saihesteko neurriak premia osoz hartzearen inguruan, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak iragan astean aurkeztu zuen eta osoko bilkuran aho batez onartu zen Legez besteko Proposamena betetzeko?
“Familiak ezin dira Gobernu berria noiz aukeratuko zain egon; hau ez da serioa eta ez da zentzuzkoa” ezarri du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10