Prentsa Aretoa

2016/05/26

Aitor Esteban: “Euskal hautesleek ondo pentsatu behar dute Madrilen beren eguneroko arazoez nor arduratzen ote den"

Ekainaren 26ko hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak baieztatu du EAJ-PNV Euskadiko lehen indar politikoa dela eta gogoratu duenez "hauteskundeetan Parlamentu bat aukeratuko da, Madrilen euskal herritarren ahotsa izango diren ordezkariak".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, ekainaren 26ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak gaur adierazi duenez "hauteskunde hauetan Parlamentu bat aukeratuko da, euskal herritarren arazoen ahotsa izango diren eta mahai gainean Euskadirentzat garrantzitsuak diren gaiak jarriko dituzten ordezkariak". Zentzu honetan gogoratu duenez abenduaren 20an Mariano Rajoyren kontrako boto irmoa bilatzen zuten euskal herritar askok "aldaketa hori egingo zutela esan zuten alderdien alde bozkatu zuten,baina azken lau hilabeteotan erakutsi dute ez direla hitza emateko eta adosteko gai izan" eta horregatik euskal hautesleak deitu ditu "Madrilen beren eguneroko arazoez nor kezkatzen ote den hausnartzera".

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Estebanek funtzioko Gobernua kritikatu du,azken lau hilabeteotan "Euskadiko legeak eta dekretuak errekurritzeari ekin diote eta aldi berean uko egin diote euskal herritarrei axola dieten eta behin eta berriz erreklamatu ditugun arazoak konpontzeari,besteak beste siderurgiaren krisiari dagokiona. Hori bai dela euskal agenda, Estatuan ez dutelako arazo generiko gisa ikusten, Euskadikoa da eta gai hori ez dute beste legebiltzar taldeek aipatu, EAJk baino ez du atera". Jeltzaleen bozeramailek zentzu berean kritikatu duenez "alderdi handiek, euskal interesak ordezkatzen dituztela esaten dutenek ere ez dute horren inguruko ekimenik aurkeztu. Horregatik beharrezkoa da baten batek agenda zehatz bati erantzutea, Euskadin gertatzen ari diren eta erantzun eta konpondu behar diren arazo zehatzei erantzutea, eta alderdi hori EAJ-PNV da".

Halaber, Aitor Estebanek kritikatu egin du bake eta bizikidetzaren alorrean "galdu den denbora". Hautagai jeltzaleak baieztatu duenez " gauzak egin zitezkeen, Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak Espainiar Gobernuari proposamen zehatzak egin dizkiote, bera delako giltza duena, espetxe politikan esaterako, baina PPk indarrez ekin nahi dio, ezer aldatu ez balitz bezala, indarkeria presente egongo balitz bezala. Hutsegitea da eta espero duguna da gai hau hurrengo legealdian aldatzea”, esan du.

EH BIlduk Ekainaren 26ko hauteskundeetarako zerrendan egin dituen aldaketez eta Bizkaiko zerrendaburua Oskar Matute izateaz galdetuta, Aitor Estebanek zera esan du "Ezker Abertzaleak pentsatuko zuen Podemosekiko borrokan aurrera egiteko hautagairik onena dela" baina azpimarratu duenez "ez da abertzalea, Bizkaiko zerrendaburu abertzale bakarra EAJrena da". Zentzu berean harrituta agertu da ezker abertzalearen "diskurtso aldaketagatik": “Orain esaten dute leku guztietan egon behar dela, Madrilen ere egon behar dela. Hainbeste urteren buruan ongi etorriak izan daitezela EAJ-PNVren diskurtsora”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea