Prentsa Aretoa
2016/07/12
Aitor Estebanen iritziz, “egoera desblokeatzeko giltza PSOEk dauka”
EAJ-PNVren bost diputatu hautetsiek gaur formalizatu dute datorren uztailaren 19an parlamentari karguaz jabetzeko sinestamendua. Egun horretan ofizialki osatuko dira Ganberak
Aitor Estebanen aburuz, “gehiegikeria” da EAJ-PNVk Kongresuan dituen bost diputatuek Gobernua osatzeko prozesua blokeatu dezaketela esatea. Funtzio horretan, PSOE alderdiarengana zuzendu du begirada. “Bilera garrantzitsua biharkoa da, PSOEk du, benetan, egoera desblokeatzeko giltza. Ikusiko dugu zer gertatzen den”.
Estebanek jakinarazi duenez, “inor” ez da berarengana zuzendu alternatiba bat osatzeko asmoz, hortaz, “ulertzen dut ez dagoela horrelakorik”. Bestalde, bere iritziz, “ez du zentzurik Gobernua osatzeko aukera bat blokeatzea alternatibarik ez badago edo alternatiba bat osatzeko asmorik ez badago”. Sinestamenduak eramaterakoan komunikabideei egindako adierazpenetan Kongresuko EAJ-PNVren bozeramaileak aurreratu duenez, aipatutako blokeoak “hirugarren hauteskunde batzuetara eramango gintuzke, Estatuaren irudia lurretik utziz. Eta herritarrek ez lukete ulertuko”.
EAJ-PNVk Rajoyren aukera babestuko lukeen ala ez galdetzerakoan, bozeramaile jeltzaleak “gure posizioa PPkoarengandik oso urruti” dagoela azpimarratu du. “Lau urteko arrabolaren ostean, elkarrizketarik gabe eta Euskadiko autogobernuaren aurkako politika erasokorra izan ostean, oso urruti gaude. Elkarrizketa eta akordioa bilatu beharrean errekurtsoak eta errekurtsoak jarri dituzte”. Helegiteak, gogoratu duenez, ez dira bakarrik legegintzaldian eman, baita Gobernua jardunean izan denean ere. “Are gehiago, batzartu behar ginen egunetako bezperatan, EAJ-PNVrengandik hurbiltasuna bilatuko luketela uste genuenean ere, Eusko Legebiltzarrean onartutako bi legeren kontrako errekurtsoa jarri zuten, bata hain enblematikoa den Udal Legea, gainera”.
Aitor Estebanez gain, Pedro Azpiazuk ere sinestamenduak entregatu ditu gaur. Bizkaiko hautetsiez aparte, Gipuzkoako Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek; eta Arabako Mikel Legardak ere eskatutako inprimakiak bete dituzte Diputatuen Kongresuan horretarako gaitu diren aretoetan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10