Prentsa Aretoa

2016/08/31

Aitor Estebanek, Rajoyk esandakoa entzun ondoren: “Jauzi kualitatiboa eman du: urrunegi joan da eta EAJ aurka edukiko du”.

Euskal Taldeko bozeramaileak honela kalifikatu du Rajoyren diskurtsoa: “garratza, harrigarria, arduratzeko modukoa eta axolagabea; ‘super LOAPA‘ edo ‘LOAPA berri‘” baten aurrean gaude.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, investidura, discurso, rajoy,

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Parlamentuko EAJ-PNVren Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur egin dituen adierazpenetan esan du Mariano Rajoy hautagai popularrak burutu duen inbestidura-diskurtsoa ““garratza, harrigarria, arduratzeko modukoa eta axolagabea” izan dela. Ildo beretik, adierazi du “ez dela beste diskurtso bat gehiago izan eta jauzi kualitatiboa eman duela eta urrunegi iritsi dela; ‘super LOAPA’  edo ‘LOAPA berri’ baten aurrean gaudela eta 1983. urtean ezin izan zutena egin orain lortu nahi dutela: aitzakia moduan espainiarren eskubideen ustezko batasuna  erabilita sistema autonomikoa deuseztatu nahi dute eta guk ez dugu hori onartuko, EAJ-PNV aurka edukiko du”.

Bozeramaile jeltzaleak hautagai popularrari gogorazi dio “Beraiek onartu ez arren Euskadi nazio bat dela, eta espainiarra baino zaharragoa; herri bat, nazio bat, euskalduna. Gaurko eta etorkizuneko euskaldunok aintzatesten ez gaituen Estatu baten mendekoak bihurtzeko asmo horren aurka jazartzen jarraituko dugula”, ohartarazi du. “Autonomia erkidegoetako presidenteak idazkarien antzeko  zerbait bihurtu nahi dituzte eta, argi dagoen bezala, nik ez nuen uste marra hori gainditzeko gauza zirenik”, esan du.

Esteban, halaber, Mariano Rajoyk tribunan aipatu duen 1812ko Konstituzioaz mintzatu da: “Benetan marka da XXI. mendean borondate politikoen arazoa denari ekiteko la ‘Pepa’ aipatzea eta nik gogorarazi nahi diot, esklabista izateaz gain,  euskal Batzar Nagusiek ez zutela inoiz onartu”.

Amaitzeko Aitor Estebanek esan du  diskurtsoaren gainerako atala “autokonplazentziazkoa izan dela eta ematen duela dena ezin hobeto doala eta hartu diren neurriak onenak direla, eta murrizketak eta ekonomiaren atzerakuntza iragartzen duten bere zenbakiak ahaztu zaizkiola”. 

Gure Legebiltzar Taldea