Prentsa Aretoa
2016/10/20
EAJ-PNV logra que el Gobierno español autorice los avales que garantizan el futuro de Bilbao Ría 2000
Con el texto aprobado por el Congreso, que parte de una enmienda presentada por los jeltzales, SEPES y ADIF formalizarán el aval financiero en forma de confort letter que permite la refinanciación de Bilbao Ría 2000.
EAJ-PNVk lortu egin du Espainiako Gobernuak Bilbao Ría 2000 egitasmoaren etorkizuna bermatuko duten abalak baimentzea
Kongresuak onartu duen testuaren bidez, Jeltzaleek eurek aurkeztutako zuzenketan oinarritzen dena, SEPES eta ADIF sozietateek abal finantzarioa confort letter gisa formalizatuko dute, Bilbao Ría 2000 egitasmoaren birfinantzaketa ahalbidetzeko
Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak lortu du Espainiako Gobernuak Bilbao Ría 2000 egitasmoaren etorkizuna bermatuko duten abalak baimentzea. Aurrekontuen Egonkortasun eta Iraunkortasun Finantzariorako Legea aldarazteko Lege Proposamenari aurkeztu zaion zuzenketa bidez, transakzioa egin ondoren Ganberaren babesa jaso duelarik, jeltzaleek lortu dute SEPES eta ADIF erakundeek confort letter izenekoa aurkeztea, hau da, sozietatean ordezkatuta dagoen erakunde publiko bakoitzak Bilbao Ría 2000 erakundearen zorra babestuko duela hitzematen duela, eta hori euskal erakundeek lehenagotik egina zuten.
Pedro Azpiazu, zuzenketaren egilea,pozik agertu da zuzenketa hau onartua izan dela jakitean. "Premiazko kontu bat da, onartu ezik arazoa sortuko bailitzateke Bilbao Ría 2000 sozietatearen funtzionamenduan, eta guk ez dugu halakorik nahi. Zuzenketa horren bidez, birfinantzatzeko eragiketa onartuta geratu da".
Diputatu jeltzaleak berak adierazi duenez, onartu berri den testuaren bidez, Espainiako Gobernuak ADIF eta SEPES erakundeei baimena ematen die Bilbao Ría 2000ren aldeko mailegu kontratua berriztatzeko behar diren bermeak formalizatzeko, oraindik ez baitzen egin nahiz eta horretarako epea urte honetako bukaeran amaitzen den.
Halaber, onartutako zuzenketa honen bidez ADIF eta SEPESi baimentzen die "Bilbao Ría 2000 sozietatearen bazkide guztiek urte anitzerako onartzen diren konpromisoak bereganatzen has daitezen eta Erakunde horren alde behar diren ekarpenak egiten has daitezen hartutako konpromisoak betetzera begira".
“Euskadiko erakundeak Madrilek bere lanak noiz beteko zituen zain egon dira.Honakoa albiste ona da bilbotar guztiontzat" esan du Pedro Azpiazuk.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10