Prentsa Aretoa
2016/10/26
Aitor Esteban Rajoyri entzun ondoren: “Ez begi-keinurik ezta abanikoarekin eginiko mugimendu xarmagarririk ere; argi utzi du akordioak alderdi konstituzionalistekin nahi dituela”
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak berretsi du "jarrera aldaketa behar dela" eta hautagai popularrari ohartarazi dionez "oker zabiltza kromo bat beste baten truke aldatzen jarraituko duzula pentsatzen baduzu".
“Ez begi-keinurik ezta abanikoarekin eginiko mugimendu xarmagarririk ere; ez da halako ezer egon eta argi baino argiago utzi du akordioak alderdi konstituzionalistekin nahi dituela". Horixe da Aitor Estebanek, Kongresuko EAJ-PNVren legebiltzar taldearen bozeramaileak, egin duen balorazioa Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenterako hautagaiaren inbestidura diskurtsoa entzundakoan.
Hautagai popularrari entzun ondoren eskaini duen prentsa aurrekoan, Aitor Estebanek zera azpimarratu du "jarrera aldaketa behar da, ezin baitu politika judizializatzen jarraitu" eta ohartarazi duenez Mariano Rajoy "oker dabil kromo bat beste baten truke aldatzen jarraituko duela pentsatzen badu. Ez. Planteamenduek derrigorrez izan behar dute desberdinak eta sakonak". Testuinguru honetan, bozeramaile jeltzaleak esan duenez, lurralde mailari dagokionez, Mariano Rajoyren diskurtsoa "aurrekoa bezalakoa izan da baina formatu murritzago batean,hau da `Santiago y cierra España´ esango balu bezala, Catalunyarentzat eta Euskadirentzat alternatibarik edo soluziorik ez duela erakusteko”.
Halaber, Estebanek PP eta Ciudadanosen artean izenpetutako akordioa ekarri du gogora. "Esanguratsu" jo du akordio hori "bizirik irautea" "gai batzuk baitaude, lurralde eta ekonomia esparruetan bereziki, ontzat eman ezin ditugunak".
Amaitzeko, Estebanek baieztatu du Rajoyk eskaini dituen akordioak "derrigortuak" izan direla eta esparru ekonomikoari buruz egin duen "azterketa sinplista" kritikatu du, hau da "Europar esparruari buruzko erreferentziarik egin gabe eta dena gaindituta dagoelako sentsazioa eman nahirik".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10