Prentsa Aretoa
2017/05/04
Aitor Esteban: “Gure hauteskunde programak mugiarazten gaitu, euskal agendak eta gure hautesleekin hartutako konpromisoak, euskal hiritar guztien alde egitea xede"
Aurrekontuei buruzko debatean, bozeramaile jeltzaleak atzo Espainiako Gobernuarekin hitzartutako "akordio bikainaren" balioa azpimarratu du, Talde ezberdinek aurkeztutako zuzenketak ez onartzea ekarri duena
Aitor Estebanen hitzaldia
HITZALDIA - 2017/05/04
“Gure hauteskunde egitasmoak mugiarazten gaitu, `euskal agenda´ deritzogunak, gu hemen gaude adosten saiatzeko, hiritar guztien onerako politika egiteko, inor kaltetu gabe eta gure hautesleekin eta euskal hiritargo osoarekin hartu genuen konpromisoa betetzeko". Hitz horiekin laburbildu du Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, EAJ-PNVko diputatuek Diputatuen Kongresuan egin duten lana, atzo "Euskadirentzako akordio bikainarekin" itxi zena.
Estebanek gogoratu ditu itun honen alderdirik nabarmenenak, besteak beste kupoaren inguruan orain arte egon diren ezbaiak konpondu izana, enpresen lehiakortasuna sustatzeko ekimena argindar tarifa ezberdinak bateratzearen bidez, Euskadirentzat oso garrantzitsuak diren azpiegiturei eman zaien bultzada, besteak beste Abiadura Handia eta Jundiz eta Lezoko plataforma logistikoak, I+G+B sektoreari eta ibilgailu elektrikoari emango zaien bultzada eta Ertzaintzaren gaian "orain arte ezinezko jotzen ziren urratsak" eman izana, Euskadikoa polizia integral gisa aitortzeko eta Schengen eta antzeko mekanismoetan sartzeko.
Hitz egiteko izan duen tartean, Aitor Estebanek atzo Espainiako Gobernuarekin adostutako akordioaren ondoren alderdi politiko ezberdinek egin dituzten kritikei erantzun die eta baieztatu du osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeek "beren barruko baldintzetan oinarrituta" egin dutela, kontuen edukien gaineko azterketan baino. Zentzu berean, zalantzan jarri du aurrekontuei kontra egiten zaiela Gobernuari berari kontra egitea bezalakoa delako, horixe alderdi batzuek planteatu duten argudioa izan delarik. “Aurrekontuen kontra egiteak hauteskundeak ekarriko al lituzke? Ez dut uste. Gobernu alternatibarik al dago Ganbera honetan gehiengo egonkorra sor dezakeenik? Gaur egun ez du ematen" esan du Estebanek.
Halaber, Estebanek gogora ekarri ditu Partido Popularreko hainbat kargu nahasita dauden ustelkeria kasuak eta zentzu honetan adierazi duenez "erantzukizunak Epaitegietan eta Ganberetan argitu behar dira, hauek hala erabakitzen badute". "Ez du ematen egoera ekonomiko latz baten erdian aurrekontuei buruzko bozketa bat erantzukizunak argitzeko eszenatokirik onena edo praktikoena denik" azpimarratu du.
Espainiako egoera makroekonomikoari buruzko analisiari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak zera baieztatu du: "datuek hazkunde ekonomikoari buruzko aurreikuspen dinamikoa adierazten dute baina orain arteko arriskuekin eta hazkundea mugatua izango den aldi luzearen aurreikuspenarekin" eta kontu garrantzitsua azpimarratu du, produktibitatea,alegia. "Balio erantsirik handiena duten sektoreetan jarri behar dugu arreta,hau da, kalitatezko enpleguak sortzeko prozesuetan" esan du. Horretarako, Estebanek beharrezko jo du "egonkortasun markoa" egotea. Aurrekontu honen bertuterik handiena da onartzean egonkortasun mezu positiboa emango zaiola Europari eta nazioarteko ekonomiari".
Estebanek amaitzeko gogoratu duenez "EAJ-PNVren lanaren gida-erroak dira Euskadi, aukerak, akordioak, egonkortasuna eta zentzuz jokatzea".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10