Prentsa Aretoa
2017/06/28
“Erakundeei zor zaien errespetuagatik” lehen hauteskundeen 40. urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldietan izan delarik, EAJ-PNVk “kontatu nahi diguten adiskidetze historiko idiliko hori” kritikatu du
Aitor Estebanek gogora ekarri duenez euskal abertzaleak “ez gintuzten konstituzioaren inguruko eztabaidan integratu” eta azpimarratu duenez “euskal nazio auzia konpondu gabe jarraitzen du”
EAJ-PNV “erakundeei zor zaien errespetuagatik” Diputatuen kongresuan izan da gaur lehen hauteskunde demokratikoen 40. urteurrenaren kariaz egin diren ekitaldietan. Gaurko ekitaldian EAJ-PNVren ordezkari izan dira Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz, Kongresu eta Senatuko bozeramaile jeltzaleak hurrenez hurren.
Dena dela, Kongresuan ere errepresio frankistaren biktimak omentzeko xedez egin den eta Legebiltzar Talde gehienek parte hartu duten ekitaldian, Aitor Esteban oso kritiko agertu da “kontatu nahi diguten adiskidetze istorio idiliko horrekin”. Estebanen esanetan “berez erortzen diren kontu subjektibo batzuk daude, prozesu eredugarri horretatik urruntzen direnak”, besteak beste botere faktikoek Trantsizioan eragin zuten inposaketa eta presioa.
Jeltzaleen bozeramaileak gogoratu du euskal abertzaleak ez zirela konstituzioaren inguruko eztabaidara integratuak izan eta Espainiako Konstituzioa ez zela Euskadin bozkatua izan. Zentzu berean azpimarratu duenez “euskal nazio auziak bere horretan eta konpondu gabe jarraitzen du”.
“Erakundeei zor zaien begirunea erakutsi diegu eta deitutako ekitaldi ofizialetan izan gara, lana erakunde horietan egin behar delako, baina kontatu nahi diguten istorio idiliko hori ez da guk sinesten duguna eta,gure ustetan, ez da egiazkoa” esan du.
Adierazpen horiekin bat etorriz, ordezkari jeltzaleek ez dituzte txalotu Ana Pastorren eta Felipe VI.a erregearen hitzaldiak.
“Dana emon behar jako maite dan askatasunari”, laburbildu du Aitor Estebanek Esteban Urkiaga,Lauaxeta,duela 80 urte fusilatu zuten EAJko gudari eta poeta entzutetsuaren hitzak gogora ekarriz. Amaitzeko esan duenez “oraindik ere bakoitzak duen guztia ematen jarraitu behar du sinesten duen askatasun horren alde”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10