Prentsa Aretoa

2017/09/28

Iñigo Barandiaran harrituta Odon Elorzak Hondarribiko aireportuaren inguruan “batzeko baino, zatitzeko” erakutsi duen asmoaren aurrean

Diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez,pista luzatzeko egin duen proposamenarekin, Odon Elorza Eusko Jaurlaritzarekin “desleiala” izan da, eta konponbide bakarra aireportuen eskuduntza EAEren ardurapean jartzea dela baieztatu du

rss Ezagutzera eman
Iñigo Barandiaran harrituta Odon Elorzak Hondarribiko aireportuaren inguruan “batzeko baino, zatitzeko” erakutsi duen asmoaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Barandiaran, Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea, “harrituta” agertu da gaur PSOEko diputatu Odon Elorzak Hondarribiko aireportuaren inguruan “batzeko baino, zatitzeko” erakutsi duen asmoaren aurrean.

Sozialistek aurkeztutako eta Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean Odon Elorza diputatuak aldeztu duen ekimenaren eztabaidan, Iñigo Barandiaranek kritikatu du diputatu sozialistak Hondarribiko aireportuko pista 200 metro luzatzea proposatu duela “gai hori Euskadiko erakundeak Ortzibiaren eta Aireportuak koordinatzeko Batzordearen bidez aztertzen ari direla” jakin arren. “Ekimen horren bidez kea baino ez duzu saltzen pista luzatzearekin arazo guztiak konponduko balitz bezala. Hori da jendeari adieraztea konponbide bat dagoela, halakorik ezagutzen ez den arren, eta konponbidea ez da iritsiko zuek eta PPkoek gaurko Batzorde honetan akordio bat adostearekin, eta gurekin kontsultatu gabe, gainera", esan du Barandiaranek.

Hori dela eta, Barandiaranek Elorzari deitoratu dio bere proposamena “desleiala“ dela Eusko Jaurlaritzarekin eta bere alderdia dagoen beste erakundeekin, eta kritikatu du bere proposamena kontraesanetan dagoela beste hainbat gairekin. Alde batetik “Frantziako estatuaren mugekin” eta, beste alde batetik “hirigintzarekin eta ingurumenarekin zerikusia duten mugekin” eta zehaztu duenez arazoa hirukoitza da:ingurumen aldetik babestu beharreko guneari eragiten zaion kaltea, 1200 etxebizitza, gehienak babes ofizialekoak, eraikitzea aurreikusita dagoen gunea desjabetu beharra eta pista planteatzen den leku horretatik luzatzeak ekar ditzakeen kalteak. “Egia esan, ez dakit proposamen hori zertara datorren; denok norabide berean egin behako genuke, aireportuarentzat konponbide egokia bilatzeko” esan du diputatu jeltzaleak.

Zentzu honetan, Barandiaranek azpimarratu du Ortzibiak,Hondarribiko aireportua kudeatzen duen sozietateak, egiten duen lana,zeinetan Eusko Jaurlaritzarekin batera Gipuzkoako Aldundiak eta Hondarribia,Irun eta Donostiako Udalek parte hartu duen, eta Odon Elorzari “bakarrik aritzea” deitoratu dio “sozietate honetatik kanpo, Irungo udalaren bidetik kanpo, alkatea socialista izan arren eta, azken finean, Donostiako alkatea zelarik defendatzen zuenaren kontra eginez”.

Horregatik guztiagatik, Iñigo Barandiaranek iragarri du Sustapen Batzordearen amaieran, EAJ-PNVk abstentzioa bozkatuko duela Talde Sozialistak aurkeztu duen ekimenaren bozketan.

 

Gure Legebiltzar Taldea