Prentsa Aretoa

2017/10/25

Aitor Esteban: “Puigdemontek hauteskundeak deituta ere 155.a aplikatzea erabateko arduragabekeria litzateke”

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Aitor Estebanek esan du “une honetan irtenbiderik onena” dela Puigdemontek hauteskundeak deitzea

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban: “Puigdemontek hauteskundeak deituta ere 155.a aplikatzea erabateko arduragabekeria litzateke”

ARGAZKIA JAITSI

“Onartezina litzateke. Espero dut Espainiako Gobernu buruari halakorik ez bururatzea, hauteskundeak deitzen badira, 155. artikulua aplikatzea, erabateko arduragabekeria izango litzatekeelako”. Hitz horiekin mintzatu da Aitor Esteban EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea, Partido Popularraren aldetik Puigdemont Presidenteak hauteskundeak deituko balitu ere Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea eskatzeko egin diren adierazpenen inguruan galdetu diotenean. Zentzu berean ohartarazi duenez 155. artikulua “padura” bezalakoa da, jakina baita nola sartzen zaren baina nola irtengo zaren jakin gabe, eta gaineratu duenez “urakanaren begia Katalunian dago baina adatsa, espainiar nazionalismoa, edozein tokira hel daiteke”.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan jeltzaleen bozeramaileak baieztatu duenez “une honetan aukerarik onena” da kataluniar erakundeen aldetik hauteskundeak deitzea. Aitor Estebanek era berean ohartarazi du hauteskunde hauek “egoera okerrago batean” eman daitezkeela Kataluniaren ikuspuntutik, hau da “Espainiako Gobernuak hedabideak erabat kontrolaturik eta zapalduta egongo diren erakundeekin”. Hori dela eta, “une honetan, epika oso deigarria baina aldi berean iragankorra dela eta Rajoy geldituko ez dela jakinik” berretsi duenez “irtenbiderik onena da beldurrak baldintzatuko ez dituen hauteskundeak deitzea eta kataluniar gizarteak babesa emango dizula esperantzarekin”

Aitor Estebanek era berean ekarri ditu gogora 155. artikuluaren ondorioak, PSOEk Diputatuen Kongresuan abian jarri nahi duen Lurralde Batzordeari dagokionez. Estebanek “oso zail” ikusten du nahi hori gauzatzea. “Kanpoan eta barruan ezin da aldi berean egon, hau da, zail gertatzen da eredu autonomikoa aztertzeko Batzordea eratzera jolastea 155.a baimentzen ari zaren bitartean”.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztu zuen Aurrekontu Egitasmoaz galdetuta, ezker abertzaleari eskatu dio “gobernu koalizioak apurtzeaz ari diren honetan beren botoak eskaintzea, Euskadiko aurrekontuak aurrera irten daitezen”. “Putz eta zurrut batera ezin dira egin” amaitu du. Espainiako Gobernuaren Aurrekontuei dagokienez, Estebanek aurrekontuei buruzko balizko akordio bati buruz esan du “ia ia ezinezkoa “dela eta esan du Montoro Ministroak berak PSOEren babesa aipatu zuela iragan asteko kontrol bilkuran.

Gure Legebiltzar Taldea