Prentsa Aretoa

2017/11/15

Barandiaranek presidenteordeari : “Errespeta itzazu Foru Herrialdeen eskubide historikoak eta agin ezazu Itsaso udalerria Erregistroan jasotzea”

Gaur egin den kontrol bilkuran Gipuzkoako diputatuak Presidenteorde andreari erregutu dio “gure autogobernuan eskua sartzeari” uztea

rss Ezagutzera eman
Barandiaranek presidenteordeari : “Errespeta itzazu Foru Herrialdeen eskubide historikoak eta agin ezazu Itsaso udalerria Erregistroan jasotzea”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko diputatu Iñigo Barandiaranek Presidenteorde andreari exijitu dio gaur “Foru Herrialdeen eskubide historikoak babes ditzala eta toki erakundeen Erregistroan Gipuzkoako Itsaso udalerria jasotzea agin dezala”.

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Barandiaranek azaldu du Itsaso 500 urteko historia luzea duen udalerria dela eta Ezkiorekin anexionatu zela 1964an, diktadura garaian, herritarrek jakin gabe eta beren baimena eman gabe. Herritarrek aurreko egoerara bueltatzea eskatu zuten 2016ko irailaren 18an Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta 27/2016 Dekretu bidez eginiko galdeketan.

Dena dela, Barandiaranek berak salatu duenez, Toki Erakundeen Erregistroak udalerria erregistroan jasotzeari ezetza eman zion Toki-Araubideen 13 artikuluarekin kontraesanetan dagoela argudiatuz. “Espainiako gobernuaren aldetik esku sartze larria da gure autogobernuan eta, gainera, larriki urratzen dira Gernikako Estatutuan eta Lurralde Historikoen Legean ezarritakoak” deitoratu dio Barandiaranek Gobernuko Presidenteordeari.

Barandiaranek Presidenteorde andreari eskatu dio “gure autogobernuan eskua sartzeari utz diezaiola“ eta eskatu dio epaimahaiak izan daitezela legalitatearekin desadostasunik ote dagoen erabakiko dutenak. Barandiaranek exijitu duenez “Bien bitartean, Eskubide Historikoak babestu eta errespeta itzazu, eta Itsaso udalerria Erregistroan jasotzea agin ezazu”.

Azkenik eta Soraya Sáenz de Santamaríaren erantzuna entzun ondoren, diputatu jeltzaleak deitoratu dio ez dituela “foru arauen balioa aintzat hartzen” eta aurpegiratu dio “herritarren borondatea ez errespetatzen jarraitzea” eta “Foru Herrialdeen eskubide historikoak ez errespetatzea”.

Gure Legebiltzar Taldea