Prentsa Aretoa

2017/12/13

Agirretxeak Hezkuntza Ministroari: “Ez dugu onartuko Euskadik hezkuntza alorrean duen ahalmena murriztea, eta are gutxiago balizko Estatu Itun baten bidez”

Kongresuan egin den kontrol bilkuran, Diputatu jeltzaleak salatu du PPk nahi bezala Hezkuntzako Goi Ikuskaritzari eginkizun berriak ematea “lekuz kanpo” dagoela, eta honen atzean “politika zentralizatzaile argia” antzematen dela salatu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko Hezkuntza gaietarako bozeramaileak, Méndez de Vigo Ministroari ohartarazi dionez “ez dugu onartuko ezta baimenduko, Euskadiko ahalmen edukatiboa murriztea, eta are gutxiago balizko Estatu Itun baten bidez”.

 

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Diputatu jeltzaleak Hezkuntza ministroari adierazi dio Euzko Abertzaleak taldeari PPk duela aste batzuk Osoko Bilkurara eraman zuen ekimenak eragiten dion kezka. Ekimen honen helburua da Hezkuntzako Goi Ikuskaritzari eginkizun berriak proposatzea,besteak beste, parte batek eskatuta ofizioz jardun ahal izatea, Hezkuntza administrazioak curriculumari edo hizkuntzari buruzko gaien inguruan hartuko dituen erabakiei buruzko txostenak egitea eta, horrez gain, zigortzeko gaitasuna izan dezala.

Izan ere, Agirretxeak azaldu du PPren proposamen hau gaur egungo testuinguru politikoak baldintzatu duela eta Espainiako Gobernuari deitoratu dio “asmo autoritario eta inposatzailea erakustea; Ituna baino, desadostasun handia eragiten du eta Euskadin Hezkuntza arloan ditugun eskuduntzen kontrakoa da”.

Hori dela eta, Goi Ikuskaritzari buruz hitz egiterakoan “lekuz kanpo dago ahalmenik ez duenari funtzio berriak ematea” salatu ondoren, Agirretxeak baieztatu du PPren proposamen honen atzean “asmo politiko argia” antzematen dela eta, gainera, Hezkuntzarako Estatu Ituna egiteko Azpibatzordera eraman nahi duela.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak gogoratu du Euskadik Hezkuntza esparruan ikuskaritza propioa duela “ bere lana zorroztasun eta profesionaltasun osoz” egiten duena, eta baieztatu duenez “ez dugu Anaia Nagusia behar, parte batek interpretatuko dituen irizpide subjektiboak babesteko”. “Uste dugu Goi Ikuskaritzaren eginkizun berri hau asmatu dutela Estatuaren boterea zabaltzeko eta Autonomia Erkidegoena murrizteko, baina guk ez dugu onartuko Euskadiren gaitasun edukatiboa murriztea, eta are gutxiago balizko Estatu Itun baten bidez” amaitu du Agirretxeak.

Gure Legebiltzar Taldea