Prentsa Aretoa
2018/01/08
Aitor Esteban `De Miguel´ auziaz: “Zalantzarik ez dago EAJren jarduna eredugarria izan zela”
Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak gogoratu du instrukzioak argi eta garbi utzi duela ez dagoela “EAJren finantzaketa irregularrik” baizik eta talde jeltzalearekin era askotako harremanak dituzten pertsonen “banakako jarduna”
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gaur gogoratu du `De Miguel´ auzian ez dela EAJ-PNVren finantzaketa epaitzen,baizik eta talde jeltzalearekin harreman mota ezberdinak izan dituzten pertsonen jarduna, eta baieztatu duenez bere alderdiak “erantzun eredugarria” eman zuela auzia ezagutzera eman zen momentutik. EAJko alderdikideak ziren auziperatu guztiek beren erantzukizun publikoak eta barne karguak utzi zituzten ia berehala. Alderdikide txartela ere eman zuten. Ondoren, EAJk bere estatutuak gogortu zituen eta barne erregimen eta araudia gogortu zuen ustelkeria kasuekin erlazionatutako egoeretarako.
Epaiketa hasi den egun berean Estebanek Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan aitortu duenez “egun hau askoz lehenago iristea nahiko genukeen, justiziak, bidezkoa izango badu, arina izan behar duelako, eta zortzi urte daramatzagu gai honekin. Hau guztia askoz lehenago argituko ahal zen”. Bozeramaile jeltzaleak era berean azpimarratu duenez “Beste alderdi batzuek ez bezala EAJk lehen momentutik argitu zuena izan zen auziperatuei alderdikide txartelak eskatu zitzaizkiela eta beren karguak berehala utzi zituztela. Eta hori lehen momentuan bertan gertatu zen: alderdiak erantzun bat eman zuen eta auzian inplikatutako pertsonek ere erantzuna eman zuten, beren alderdikide txartela berehala eman baitzuten". Argitu gabe utzi nahi izan ez duen beste gaia izan da Fiskaltzaren ondorioetan eta epaiketaren gainerako agirietan “ez da EAJ erakunde gisa agertzen, ez da EAJren finantzaketa aztertzen, baizik eta, ezer frogatzekotan, EAJren finantzaketarekin zerikusirik ez duten banakako jardun pertsonalak izango direlako. Eta hori instrukzio prozesu osoan argi eta garbi geratu den zerbait da”. Ordezkari jeltzaleak era berean aldarrikatu du auziperatuta dauden pertsona guztiei zor zaien errugabetasun presuntzioa eta argi eta garbi defendatu duenez “EAJren jarduna eredugarria izan zen, lehen momentutik beste alderdi batzuetan hartu ez diren erabakiak hartu zirelako”.
Kataluniako krisiak Espainiako egoera politikoan duen eraginaz eta EAJk egoera honetan egingo duenaz galdetuta, Estebanek erantzun du bere alderdia “politika egiteko prest” egongo dela “politika hori egiteko oinarriak egotekotan”, eta “une honetan Konstituzioaren 155. artikuluak indarrean dirau Katalunian. Nik espero dudana da eragile politikoek erantzutea. Mariano Rajori, bere onerako, 155.artikulua albait arinen altxatzea interesatzen zaio, baina Kataluniako politikariei ere eskatu behar zaie zerbait egitea, erabakiak hartzea eta denborak buru argiz interpretatzea. Eta, hortik aurrera, ea argiak ikusten hasten garen”. Bozeramaile jeltzaleak era berean deitoratu du Auzitegi Gorenak iragan astean Oriol Junqueras prebentziozko espetxeratze egoeran mantentzeko erabakia hartu izana “erabakian esaten zen sedizio delitua zegoela eta horretarako indarkeria bultzatu zela frogatu beharra zegoen, baina Kataluniako gobernuari egotzi zitzaion indarkeria hori Polizia Nazionalak urriaren 1ean erabili zuena izan zen. Uste dut hori izurra izurtzea dela eta erabateko zentzugabekeria dela. Behin-behineko espetxe zigorra bestelako delituetarako dago eta ez halako gai politikoetarako, espetxeak ez baitu konpontzen lagunduko, baizik eta guztiz alderantziz”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10