Prentsa Aretoa
2018/10/22
Aitor Esteban: “Lehenagotik hitzemandako konpromisoak bete ezean, EAJk ez ditu Estatuko gobernuarekin Aurrekontuak negoziatuko”
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak ohartarazi duenez “ez dugu onartuko” aurreko gobernuarekin zehaztuta eta itxita zeuden gaiak berriz irekitzea
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak, gaur berretsi du EAJ-PNV “egonkortasunaren eta Legealdia amaitzen saiatzearen aldekoa” dela, baina era berean ohartarazi duenez “Espainiako gobernuak lehenagotik hitzeman ziren konpromisoak bete ezik, ez ditugu negoziatuko Estatuko 2019rako Aurrekontu Orokorrak” .
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Estebanek baieztatu du momentuz ez dela Ogasun Ministerioarekin inolako bilerarik egin, eta gaineratu du EAJ-PNV topaketa horretara joango dela, gertatzen denean, “entzutera”. “ Orduan ikusiko dugu zer nolako asmoak dituzten, zer egutegi darabilten, gastu muga nola onartzea pentsatu duten eta neurri fiskalen letra xehea zein den”, esan du, baina ildo beretik berretsi duenez “ Partido Popularrarekin izenpetutako akordioak, Pedro Sánchezek berak errespetatuko zituela hitzeman zituenak, betetzen ez diren bitartean, ez da negoziaketarik egingo”.
Betetzeke dauden akordioen zerrenda honetan daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena Bilbora sartzea, aurreko Exekutiboarekin zehaztutako eta adostutako proiektua, zeina publikoki aurkeztu baitzen eta azken aldi honetan eztabaida berrira eraman baiden. “Ez dakigu arazoa teknikoa edo politikoa ote den, baina guztiz zehaztuta zegoen zerbait berriro eztabaidatzen hastea ez dugu onartuko”, baieztatu du.
Amaitzeko, Esteban kritiko agertu da Podemosen jarrerarekin eta “kontraesankorra” dela esan du Eusko Jaurlaritzari Euskadiko Aurrekontuetan 1080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu diolako eskuduntza hori Espainiako gobernuaren ardurapekoa den arren. Podemosek ez du baldintza hori Estatuko gobernuarekin izenpetu duen akordioan jaso.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10