Prentsa Aretoa

2018/11/21

Barandiaranek Ábalosi eskatu dio “itsasoan pertsonak salbatzen dituztenen lekuan” jar dadila, eta berandutu gabe `Aita Mari´ itsasontziari eman diezaiola Mediterraneorantz abiatzeko baimena

Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du online plataforma batean 150 mila izenpe baino gehiago batu direla itsasoko salbamendu lanetarako egokitu den arrantza itsasontzia, duela hiru hilabetetik Pasaiako portuan dagoena, portutik atera ahal izan dadin

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko EAJren legebiltzar taldeak Ábalos Ministroari eskatu dio gaur “itsasoan pertsonak salbatzen dituztenen baloreak aitzat har ditzala” eta `Aita Mari´ laguntza humanitarioa emateko itsasontziari eman diezaiola Mediterraneorantz abiatzeko baimena, hiru hilabete daramatzalako Pasaiako portuan geldirik.

Kontrol bilkuran, Barandiaranek azaldu du Sustapen Ministerioa dela GKE bik arrantza itsasontzia itsasoko salbamendurako itsasontzi bihurtzeko egin dituzten erreformak baimendu behar dituenak. “Ulertzen dugu prozedura konplexua izan daitekeela, baina era berean ulertzen dugu ez duela zertan derrigorrezkoa izan behar sei hilabeteko epe hori betetzea”, baieztatu du.

Hori dela eta `Erreskate itsasontziari ateratzen utzi. Heriotza gehiagorik ez Mediterraneoan´ goiburupean `Aita Mari´ itsasontziari portutik ateratzeko baimena ematea eskatzen duten 150 mila izenpe jaso direla gogoratu ondoren, Ábalosi eskatu dio konpromiso bat hitzartzea izapide horiek guztiak arintzera begira. Barandiaranek era berean adierazi du duela gutxi Italiak Aquarius itsasontzia konfiskatu duela eta horrek are `premiazkoago´ egiten duela `Aita Mari´ portutik ateratzea .

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak “etsigarri” jo du iragan ostiralean itsasontziko titularrek Merkataritza Ontzidiko Zuzendaritzatik jaso duten mezua, baimena eman beharrean duela hilabete batzuk bidalitako dokumentazioaz gain beste agiri batzuk bidaltzea eskatu baitiete. Horregatik Ministroari eskatu dio “sentsibilitatea” erakustea.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi