Prentsa Aretoa

2018/11/22

Iñigo Barandiaranek Sustapen ministerioari deitoratu dio Euskal Y trenbidea 2023an amaitzeko hitzarmena zehaztu ez izana

Sustapen Ministerioan, Iñigo Barandiaranek Azpiegituren Idazkari Nagusiari adierazi dio kezkatuta dagoela proiektuaren fase ezberdinetan eman diren atzerapenek ekar litzaketen ondorioengatik

rss Ezagutzera eman
Iñigo Barandiaranek Sustapen ministerioari deitoratu dio Euskal Y trenbidea 2023an amaitzeko hitzarmena zehaztu ez izana

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren legebiltzar taldean sustapen gaietarako bozeramaileak, gaur deitoratu du Azpiegituren Idazkari Nagusiak oraindik zehaztu gabe duela Euskal Y trenbidearen lanak 2023an amaitzeko konpromisoa.

José Javier Izquierdo Roncerok Sustapen Batzordean egin duen agerraldiaren kariaz, Barandiaranek bere kezka azaldu du Euskadiko abiadura handiaren eta bere lotuneen fase ezberdinen enkante eta esleipenetan eman diren atzerapenek ekar litzaketen ondorioengatik. Hori dela eta, Azpiegituren Idazkari Nagusiari eskatu dio informazio “argia” eman dezala hiriburuetara sartzeko lanei buruz,Donostia eta Irunen arteko hirugarren hariaren eraikuntzaren gainean buruz eta Euskadiko Abiadura Handia Burgos eta Nafarroarekin lotzeko konexioen inguruan.

Dena dela, diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez, Izquierdo Roncerok oraindik “ez du erantzun zehatzik eman, etorkizunerako konpromisoak baino ez ditu aipatzen eta ez ditu zehaztu halako azpiegitura bat martxan jartzerako orduan gaur egun ematen ari diren atzerapenek izan ditzaketen ondorioak”.

Beste alde batetik, Barandiaranek oso balorazio positiboa eman dio Espainiako Gobernuak hirugarren haria aldeztu izanari, Frantziarantz abiatzen den merkantzien trafikoak daukan garrantzia kontuan izanik.

Gure Legebiltzar Taldea