Prentsa Aretoa

2018/11/28

Bere hezkuntza-erreforman “musikak eta letrak bat egin behar dutela” ohartarazi dio Joseba Agirretxek Celáa ministroari eta “eskumenen esparrua errespeta dezala” eskatu dio

Hezkuntzaren eskumena Estatuarentzat berreskuratu behar dela eskatuz, PPk “maskara kendu” duela salatu du diputatu jeltzaleak Kongresuko Hezkuntza Batzordean

rss Ezagutzera eman
Bere hezkuntza-erreforman “musikak eta letrak bat egin behar dutela” ohartarazi dio Joseba Agirretxek Celáa ministroari eta “eskumenen esparrua errespeta dezala” eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Agirretxea Euskal Taldeko hezkuntza-bozeramailea bat etorri da gaurkoan Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroak LOMCEren inguruan esandakoarekin, hots, lege horrek “bidegabekeria eta kaosa ekarri zuela eta premiazko konponketak behar dituela”. Hala ere, ministroak proposatzen duen hezkuntza-erreforman “musikak eta letrak bat egin behar dutela” ohartarazi dio Agirretxeak.

“Zuk, Euskadiko hezkuntza-sailburua izan zaren heinean, ezin hobeto dakizu non dauden Estatuaren eskumenen mugak, joko-eremua ezagutzen duzu, eta hori dela eta, arretaz ibiliko gara ez zaitezten dagozkizuen eskumenetatik haratago joan”, ziurtatu du Agirretxeak.

Celáa ministroak Kongresuko Hezkuntza Batzordearen aurrean egin duen agerraldiaren harira, diputatu jeltzalea kritikoa izan da PPk gehiengo osoa zuenean onartu zen LOMCErekin eta EAJ-PNVk baztertu zuen lege horrek “zama ideologikoa zuela eta uniformatzea bilatzen zuela” baieztatu du. Are gehiago, Agirretxeak adierazi du “ezagutzen genuela PPren jarrera, baina ukatu egiten zuen; orain maskara kendu du eta bere liderrak argi eta garbi esan du hezkuntzako eskumena berriro Estatuaren esku jartzearen aldekoa dela”.

Azkenik, Agirretxea kritikoa izan da “hizkuntza bat ez ezagutzeko eskubidea defendatzen” duten horiekin eta “oso larritzat” jo du jarrera hori. Gobernuak aurkeztuko duen erreforma-proiektua arretaz aztertu ostean, Euskal Taldeak euskal hezkuntza defendatzeko eta “gure hezkuntza-sistema antolatzeko askoz autonomia gehiago izateko” beharrezkoak diren aldaketak proposatuko ditu.

Gure Legebiltzar Taldea