Prentsa Aretoa
2019/01/31
Iñigo Barandiaranek Ábalos Ministroari eskatu dio gaurko egoera “bide onera eraman dezala” `Aita Mari´eta `Open Arms´ laguntza itsasontziak Mediterraneorantz abia daitezen
Diputatu jeltzaleak baieztatu du “onartezina” dela itsasontzi biek amarralekuan jarraitzea, eta gaineratu duenez “Gobernu batek ezin du ez ikusiarena egin Giza Eskubideak errespetatzeaz ari garenean”
Iñigo Barandiaranek, Sustapen Batzordean EAJ-PNVren taldeko bozeramailea denak, Ábalos Ministroari eskatu dio gaur “egoera bideratzea” eta “Europan ere gauza bera egitea”, `Aita Mari´ eta `Open Arms´ laguntza itsasontziak, Espainiako gobernuak gaur egun Pasaia eta Bartzelonako portuetan blokeatuta dituenak, Mediterraneora joan daitezen eta pertsonen biziak salba ditzaten.
Sustapen Ministroak Diputatuen Kongresuan hitz egin behar zuela aprobetxatuta, Barandiaranek “onartezin” jo du itsasontzi biek lotuta jarraitzea eta berretsi duenez “Gobernu batek ezin du ezikusiarena egin Giza Eskubideez ari garenean” eta horretarako Ábalos Ministroari erreklamatu dio`Aita Mari´ eta`Open Arms´ itsasontziak itsasoratu ahal izateko ebazpenak “mugiaraz” ditzala.
Hain zuzen ere, diputatu jeltzaleak baieztatu du “ez dela egia” Mediterraneoan erreskatatzen diren naufragoak lehorreratzeko portu seguruak daudela, Sustapen Ministerioak erabili duen aitzakia delarik `Aita Mari´eta `Open Arms´ itsasontziak portutik ateratzea eragozteko. Bere hitzetan “portu seguruak dauden ala ez esateko ebazpenik ez dagoelako da”. Era berean esan du “badaezpadako” jarrera dela “inolako oinarririk gabea, ez zuzenbidezkoa ezta izatezkoa ere”. Zentzu berean azpimarratu duenez giza eskubideei zor zaien errespetuak, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean jasoak eta Espainiako ordenamenduaren parte denak, izan behar luke Gobernuaren jardunaren “oinarri nagusia”.
Aldi berean, diputatu jeltzalea nahiko kritiko agertu da Ábalosen hitzekin, erantzukizunetik salbu geratzeko asmoa erakutsi duelarik, migrazio politika bere eskumenekoa ez dela argudiatuz. “Ezin zara zure Ministerioan gotortu, Gobernuko kide zaren aldetik dagozkizun erantzukizunak saihesteko”, deitoratu dio.
Amaitzeko eta Brexit `gogorrak´ ekar litzakeen ondorioez hitz egiterakoan, Iñigo Barandiaranek Sustapen Ministroari eskatu dio Kantauriko portuek, hauen artean Bilboko eta Pasaiako portuek, izan ditzaketen beharrei erantzuteko “plan berezia”, “beraiek direlako Erresuma Batua Europako Batasunetik akordiorik gabe irteteak ekar ditzakeen ondorioak gehien pairatuko dituztenak”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10