Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

2019/02/27

Estebanek Sánchezi txarretsi dio `Mozal Legea´ edo Sekretu Ofizialen legea aldarazteko borondaterik erakutsi ez izana eta trafiko eskuduntza Nafarroari transferitzea exijitu dio

Kongresuko azken kontrol bilkuran, bozeramaile jeltzaleak Espainiako Gobernuburuari gogoratu dio trafiko eskuduntza transferitzeari buruzko akordioa EAJ-PNVrekin adostu zuela eta Moncloan Uxue Barkos Nafarroako Presidentearekin solemnizatu zela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaileak, Pedro Sánchezi eta PSOEri txarretsi die Sekretu Ofizialen legea, `Mozal Legea´ izenekoa edo Juristikzio Unibertsalerako Legea aldarazteko borondaterik erakutsi ez izana, eta trafiko eskuduntza Nafarroari transferitzea exijitu dio, “EAJ-PNVrekin adostu eta Uxue Barkos Presidente andrearekin solemnizatu zela”, gogora ekarriz.

Legealdiko azken kontrol bilkuran, Estebanek PSOEren “zalantzak” aipatu ditu esandako lege aldarazpenak aurrera ez ateratzeko arrazoien artean. Hain zuzen ere, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du ez dutela izan Sekretu Ofizialen Legea aldarazteko adorerik, Euskal taldeak proposatu zuen bezala, zuzenketak eztabaidatzeko fasean egon arren. Edo ´Mozal legea´ deritzona, hori ere Euskal taldeak proposatutakoa, txostena egiteko fasean, eta “aurrera atera zitekeen” Estebanen aburuz “horretarako gehiengoak zeudelako”.

“Eta orain datoz presaka, arineketan, azken orduan eta Dekretuak onartu nahian. Dekretuak zertan dautzan jakiterik ere ez dago eta lehenago egin zitezkeeen”, kritikatu du.

Edozein kasutan, eta Espainiako gobernuko hainbat kidek A-28ra arte “denbora egon badagoela” esanez egin dituzten adierazpenak gogora ekarriz, Estebanek esan du Sánchezen exekutiboak EAJ-PNVrekin adostu zuela trafiko eskuduntza Nafarroari transferitzea eta transferentzia hori “erabat konstituzionala” dela, eta azaldu du Pedro Sánchezek “solemnitate osoz” bere hitza eman ziola Uxue Barkos Presidente andreari Moncloan bertan. Estebanek Maria Solana Nafarroako gobernuaren bozeramailearen hitzak ekarri ditu gogora, hau da, “egingarria” dela eta “denbora badagoela” transferentzia hori gauzatzeko, eta horregatik eskatu dio Sánchezi “Talde honekin eta Nafarroako Gobernuarekin adostutako akordioak betetzea”. “Hitza egintzen bidez betetzen da”, amaitu du Estebanek.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018