Prentsa Aretoa

2019/05/14

EAJ-PNVren 6 diputatu hautetsiek “ilusioarekin, gogotsu eta adosteko izpirituarekin” ekingo diote Legealdi berri honi

Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek, Josune Gorospek, Mikel Legardak, Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek Kongresuan jaso dituzte gaur beren diputatu aktak.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren 6 diputatu hautetsiek “ilusioarekin, gogotsu eta adosteko izpirituarekin” ekingo diote Legealdi berri honi

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Idoia Sagastizabalek, Josune Gorospek, Mikel Legardak, Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek Kongresuan aurkeztu dituzte gaur apirilaren 28ko hauteskundeez geroztik EAJ-PNVren diputatu gisa akreditatzeko egiaztagiriak, eta beren aktak jaso dituzte.

Hedabideei eskainitako adierazpenetan, Aitor Estebanek baieztatu du Kongresuko sei ordezkari jeltzaleek Legealdi berriari ekingo diotela “ilusioz beteta, gogotsu eta betiko izpirituarekin, hau da, politika egiteko eta akordioetara iristeko helburuarekin”, bere ustetan “horrela baino ez dagoelako aurrera egiterik”.

Behe Ganberako bozeramaile jeltzaleak baieztatu du PSOErekin hitz egin duela “erakundearen antolaketa gaiez”, eta nabarmendu du EAJ-PNVk ez duela eserlekurik eskatu Kongresuko Mahaian. Era berean gaineratu du hurrengo egunotan hitz egiten jarraituko dutela. Halaber, inbestiduraz galdetuta, Estebanek zera erantzun du: “Gorteak eratu behar dira, Batzordeak osatu behar dira eta abar”, gero etorriko da “ondoren datorrena”.

Amaitzeko, jeltzaleen bozeramaileak konfiantza agertu du eta esan du espero duela Legealdi hau “aurrekoa baino apur bat lasaiagoa izatea”, eta baieztatu du EAJ-PNV izango dela “eztabaidetan eta akordioetan, guk beti politika egin ohi dugulako”.

Gure Legebiltzar Taldea