Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2019/09/12

Aitor Esteban, “guztiz etsituta” Espainiako politikarekin: “Denak dabiltza Rolex-etan, ahal duten abantailarik handiena ateratzekotan eta itxurakeria hutsetan”

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Sánchezi eta Iglesiasi eskatu die egoera “desblokeatzea”, eta esan du halakorik ez egitea dela “aukera bat galtzea eta arduragabekeria”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramailea “guztiz etsituta” agertu da gaur Espainian politikagintza ulertzeko duten erarekin, bere esanetan “denak dabiltzalako Rolex-etan, ahal duten abantailarik handiena ateratzekotan, ikuspuntu partidistarekin eta itxurakeria hutsetan”.

RNE irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek aitortu du ez duela “itxaropen handirik” hurrengo egunotan PSOEk eta Podemosek hauteskundeetara berriro ere jo beharra saihestuko duen akordioa lortzearen inguruan, baina Pedro Sánchezi eta Pablo Iglesiasi eskatu die egoera “desblokeatzea” , beraiek direlako talde negoziatzaileei aurrera egitea eragozten dieten mugak jarri dizkietenak. Zentzu honetan eta “uztailean balio zuenak orain baliorik ez izatea eta beste batzuei balio zienak orain balio ez izatea” bitxia dela esan ondoren, berriro nabarmendu du “ohiz kanpoko” egoera batean gaudela “EAJ eta ERC Pedro Sánchezen inbestidura ahalbidetzeko edo babesteko prest daudelako” eta zentzu berean gaineratu duenez “hori ez baliatzea aukera bat galtzea eta arduragabekeria bat litzateke”.

Estebanek kritikatu du hauteskundeak errepikatu behar izatekotan “behin-behinekotasuna nagusi izango den urtean egongo gara, erabakirik ez hartzekoa, egonean egotekoa”, eta gogora ekarri du gaur egun “arlo ekonomikoan hodei beltz batzuk” daudela eta “erronka sozial” batzuk ere, besteak beste pentsioen edo lan merkatuaren erreforma, eskubide eta askatasunen esparruko hainbat lege edo “Katalunia eta Euskadiren egoerak suposatzen duen erronka eta, behar bada, Estatuaren egitura aldatzeko erronkari heldu beharra”. Gai horiek guztiak dira Estebanentzat “ahalegina egin nahi duen jende ausartarentzat”. Estebanek horri guztiari gehitu dio A-10aren ostean “ zentsura mozioaren bloke berberari buruzko akordioa hartu beharra, azken hilabeteetako haserrearekin, beraz, dena egongo da latzago PSOEk pentsatu ezean PPk edo Ciudadanosek albo batera egingo dutela eta bidea emango dutela edo Gobernuan laguntzeko prest egongo direla”.

Horregatik guztiagatik, Estebanek baieztatu du horrek guztiak “egoerari buruzko hausnarketa serioa egitera” eraman behar gaituela, eta amaitzeko berretsi duenez “EAJ-PNVren eskuetan badago, inbestidura egongo da”, baina berriro ere esan du zalantzak dituela PSOEk aurkeztu zuen egitasmoarekin “neurri horien erdiak inoren eskuduntzak inbaditzen dituelako”.

Gure Legebiltzar Taldea