Prentsa Aretoa
2020/04/23
Krisia kudeatzeko orduan nagusitu den “inprobisazioa” deitoratu dio Joseba Agirretxeak Illa Ministroari, eta “zorroztasuna eta gardentasuna” exijitu dizkio
Kongresuko Osasun Batzordean, EAJ-PNVko Diputatuak “argitasuna” eskatu du 14 urtetik beherakoei kalera irtetea baimentzera begira ministerioak argitaratuko duen aginduan.
Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Salvador Illa Ministroari deitoratu dio gaur Espainiako gobernuak “gehiegi inprobisatzen duela” Koronabirusaren pandemiatik eratorri den krisiaren kudeaketan, eta neska eta mutilen irteeraren inguruan sortu den hika-mika jarri du mahai gainean inprobisazio horren “funtsezko” adibide gisa.
Kongresuaren Osasun Batzordean, zeinetan Exekutibo zentraleko titularra azalpenak ematera irten den, Agirretxeak “zorroztasuna eta gardentasuna” eskatu ditu eta, zentzu berean, informazio “argia” eskatu du 14 urtetik beherakoei kalera irteteko baimena ematerako orduan. “Asteburu honetan Ministerioak argitaratuko duen aginduak elementu eta zalantza guztiak argitzea eskatzen dizut”, esan dio Ministroari.
Agirretxeak, halaber, EAJ-PNV “deseskalatzea” izenekoari buruz behin eta berriz aipatzen ari den beste ideia bat azpimarratu du. Hori horrela, Euskal Taldeko diputatuak jakin nahi izan du deseskalatze hori "nola" gauzatuko duten”. Ildo horretan, Euskal Taldeak defendatzen du, eta halaxe egin zuen Aitor Esteban bozeramaileak Sánchez presidentearen aurrean, Espainiako Gobernuak ezartzen duen esparru orokorretik harago, autonomia-erkidegoetako presidenteak izan beharko direla parametro horiek beren errealitateetara egokitu beharko dituztenak.
Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak onartutako alarma-egoerari buruzko EAJ-PNVren ebazpen-proposamena "urratzen" jarraitzen duela deitoratu du Agirretxeak; izan ere, hartutako neurriak betearazi eta horien eraginkortasuna baloratzeko dokumentazio egituratua igortzea eskatzen zuen. "BOEn argitaratutako datuen eta legeen zerrendak ez dira guk eskatzen genituenak", kexatu da diputatu jeltzalea.
Ildo beretik, diputatu jeltzaleak kritikatu du Espainiako gobernuaren “begirune” falta, “lehenengo eta behin komunikatzen duelako eta, ondoren,Kongresuko taldeei azalpenak ematen dizkielako”, Eta adibide gisa, Ministro Illak berak gaur goizean emandako prentsaurrekoa aipatu du, Kongresuan agerraldia egin baino minutu batzuk lehenago komunikabideen aurrean azaldutako neurri berak azaltzeko.
Agirretxeak hainbat galdera luzatu dizkio Illa MInistroari maskaren erabileraren inguruan, eta “gida” bat erreklamatu du gizarteak jakin dezan “zeinek balio duten eta zeinek ez” eta berrikitan iragarri den gehienezko prezioari eta horrek farmazietan izan ditzakeen ondorioei buruzko beste hainbat kontu argitzea, Agirretxearen esanetan “orain ezin dituzte salduta utzi” askoz ere prezio altuagoekin erosi dituzten kargamentuekin.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10