Prentsa Aretoa
2020/05/27
Industria Ministro andreari “automozioa epe ertainera babesteko plan koordinatua” eskatu dio Sagastizabalek
Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak deitoratu du Espainiako gobernuak ez dituela neurriak aurreikusi “industria honek behar den giharrarekin aurre egin diezaien Covid-19ak eragin duen krisiari eta bere negozio eredua eraldatzeko lanari”
Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldean ekonomia eta industria gaietarako bozeramailea denak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministro andreari exijitu dio gaur “plan koordinatua” abian jar dezala automozio sektoreak “behar den giharrarekin” aurre egin diezaien Covid-19ak eragin duen krisiari eta beren negozio eredua eraldatzeko ahaleginari.
Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak automozio sektorerako “plan berezia” erreklamatu du, “neurri zehatzen bidez inbertsioa suspertzeko”. Ildo beretik eskatu du plan hori Espainiako gobernuak dagoeneko abian jarri dituen edo epe laburrerako iragarri dituen neurrietatik harago joatea.
Hitza hartu duenean, Sagastizabalek “giltzarri” jo duen sektore honek une honetan bizi duen “ekaitza perfektua” azaldu du, Koronabirusak eragin duen krisiaz gain, negozio eredua eraldatzeko prozesuan dagoelako “teknologia batzuen inguruko erregulazioari buruzko ziurgabetasun handiekin eta salmenten galerarekin”. Hartara, diputatu jeltzaleak nabarmendu du “birusaren hedapenak eta jarduera produktiboan izan duen eraginak” arrisku larrian jarri duela oso garrantzitsua den sektore bat, eta krisi horrek industria laguntzailea eragiten diola”.
“Krisi honen ondorioz ez dira soilik erosteko motibazioak aldatu, ibilgailuak erosteko, fabrikatzeko eta banatzeko moduak ere aldatuko dira, eta hori gertatuko da BPGa suntsitu eta langabeziak gora egingo duen testuinguruan”, adierazi du Sagastizabalek.
Hori dela eta, sektorearentzako "neurri zehatzak" eskatu ditu eta "eskaria babestea" erreklamatu du “gaur egungo egoeraren arabera, ibilgailu eraginkorragoen eta emisio gutxikoen erosketa bultzatzeko, betiere ibilgailu zaharrak txatarra bihurtzeko helburuarekin". Azken finean, "Asmo handiko" plan bat eskatu du, Frantziak atzo aurkeztutakoa bezalakoa, Europarekin bat datorrena eta aurkeztu berri den Klima Aldaketaren Legearekin bat datorrena.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10