Prentsa Aretoa
2020/06/08
`Normaltasun berrirako Dekretuan´ euskal autogobernua babestea lortu du Euskal Taldeak, eta baiezkoa emango du bozketan
Jeltzaleek akordio berri honen bidez lortu dute osasun-krisiak iraun duen bitartean erakutsi duten jarrera politikoari eustea. Osasun-krisia hasi zenetik, koherentzia eta erantzukizuna izan dira talde jeltzalearen jardunaren gidalerro nagusiak
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak gaur arratsaldean aditzera eman du akordio batetara iritsi dela Espainiako gobernuarekin eta horren arabera `bai´bozkatuko duela ´Normaltasun berrirako Dekretua´ izenarekin deitu denaren bozketan.
Osasun-krisi osoan jeltzaleen gidalerro nagusi izan den jarrera politikoarekin bat eginez, EAJ-PNVk, azken tresna juridiko honetan ere lortu du euskal autogobernua babestea, eta birzentralizatzeko edo eskuduntzak inbaditzeko eman daitezkeen aukeren inguruko zalantzak argitzea. Gaur adostu den akordioari esker euskal autogobernua eta Autonomia Erkidegoen eskuduntzak errespetatuko dituzten lankidetza lerroak ezarri dira gidalerro gisa erabiltzeko etorkizunean beste larrialdi epidemiologiko bat ematen bada.
Akordio hau pozgarria da EAJ-PNVrentzat, bai eta osasun-krisi osoan zehar izandako jarrera politikoa koherentziaz eta erantzukizunez osatu ahal izatea ere; izan ere, desadostasunak ez dira oztopo izan Gobernu zentralarekin akordioak lortzeko eta aldi honetan osoan alarma-egoeraren unean uneko luzapenei laguntzeko, 'Normaltasun berrirako dekretua' izenekoaren bozketan baietza bozkatu arte.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10