Prentsa Aretoa

2020/06/12

Aitor Esteban: “`Billy el Niño´-ri dominak erretiratzearen kontra bozkatu zutenek erregimen frankista ez dute legearen kontrako jotzen, eta hori erabat onartezina da”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak ildo beretik nabarmendu duenez “Aurrekontua izango da legealdiaren benetako froga-harria”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaur baieztatu du atzo Billy el Niño-ri dominak erretiratzearen kontra bozkatu zuten alderdi edo pertsonek Espainian “aspalditik” ematen den “errealitatea” islatzen dutela. “Parlamentuan pertsona batzuk daude uste dutenak erregimen frankista erregimen legitimoa izan zela eta Espainian bizi den fase bat izan dela, besteak bezain legitimoa, eta pertsona zehatz batzuen jarduna Estatua defendatzera bideratuta zegoela”, baieztatu du.

Radio Euskadiren ´Boulevard´ saioan egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak esan du Diktadurari buruzko jarrera hori “onartezina” dela, “are gehiago Giza Eskubideez ari garenean”, eta ildo beretik nabarmendu duenez “ dominak erretiratzearen kontra bozkatu zutenek ez zituzten txarto jotzen Diktadura garaian Giza Eskubideen kontra eman ziren jarrera batzuk, eta erregimen frankista bera ez zuten ilegitimo jotzen”.

Legealdiaren etorkizunaz galdetu diotenean, Estebanek zera berretsi du “Legealdiaren benetako froga-harria hurrengo Aurrekontua izango da” eta gaineratu duenez “Sánchezen Gobernuak etorkizuna eraiki behar du inbestiduran babesa eman zioten edo inbestidura ahalbidetu zuten alderdiekin”.Zentzu berean ohartarazi du Ciudadanosekin aliantza egonkorrak gauzak “zailago egingo zituela”, baina ildo beretik nabarmendu duenez Ciudadanosek alarma-egoeraren luzapen batzuei eman dien babesengatik “aliantzak aldatzen ari direla” esatea, “gehiegi aurreratzea da”.

Amaitzeko, Estebanek balioetsi ditu EAJ-PNVk azken asteotan eta alarma-egoera egon den testuinguru batean lortu dituen akordioak, “autogobernua ahalik eta gutxien kaltetzeko, segurtasun sanitarioa bermatuz”. Era berean gogoratu du EAJren politikagintzaren xedea dela “euskal autogobernuaren aldeko akordioetan oinarrituta eraikitzea, eta batez ere euskal hiritargoaren bizi baldintzak hobetzeko. Batzuk lan horretara hurbildu nahi badute, urteotan eragozpenak jartzen ibili ondoren, gugatik ondo”, ezarri du.

Gure Legebiltzar Taldea