Prentsa Aretoa

2020/10/01

Euskal Taldeak `Kitchen operazioa´ ikertzea aldezten du “jokaera larriak” iradokitzen dituelako, Parlamentuak “derrigor instituzionala” betez argitu behar dituenak

Aitor Estebanek nabarmendu du Estatuko Segurtasun Idazkari ohiak eginiko aitorpenak “saihestezin” egiten duela Ikerketa Batzordea eratzea, eta gaineratu du auzi hori dela Estatuak bizi duen “krisi instituzionalaren beste adierazpen bat”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak gaur babestu du Kongresuan `Kitchen Operazioa´ ikertzeko Batzordea eratzea. Eta egin du orain arte lortu diren datuek “jokaera larria” iradokitzen dutelako Gobernuko kideen aldetik, Estatuko Segurtasun Idazkari ohiaren aitorpenak “saihestezin” egiten duelako batzorde hori eratzea eta ikertzea Parlamentuaren “derrigor instituzionala” delako.

Batzorde horren sorreraren egokitasuna eztabaidatu duen osoko bilkuran, Aitor Estebanek baieztatu du kasu hau dela Estatuak gaur egun bizi duen “krisi instituzionalaren beste adierazpen bat”. Estebanek `Polizia patriotikoa´ izenekoa ekarri du gogora “beste krisi batzuetan, lurralde krisian esaterako, esku hartu duen fenomeno poliziala”, esan du, Kataluniako gatazka judizializatuz eta “konponbideak pozoituz” egin duela gaineratuz. Hori dena “botere judizialaren objektibotasunaren inguruko zalantza handiak dauden momentuan”.

Zentzu honetan, Estebanek baieztatu du botere judizialak “bere sinesgarritasun osoa galdu duela bere independentziari dagokionez”, eta gaineratu duenez “Espainiako epaileen arazorik handienetakoa da izendapenak egiten direla ondoren koordinazio harremana eta nolabaiteko kontrol ideologikoa egiteko”. Hala, “neutraltasun falta” horren adibide gisa aipatu ditu Auzitegi Gorenaren Presidentearen hitzak Felipe VI.a Bartzelonan bulego judizialak banatzeko ekitaldian egon ez zelako. Eta kasu honetan, baieztatu du, “sekulakoa izan da Erregearen beraren isiltasuna, bere figuraren inguruan sortu den iskanbila politikoaren ondoren, hika-mika politikoa eta erakundeen arteko krispazioa elikatu baititu”, aldi berean Errege Emerituaren egoera gogora ekarriz esan duenez “behin eta berriro eskandalu finantzarioak eta bestelakoak daude bere inguruan eta mundutik ihes eginez bakartu da nora eta Arabiar Emirerri Batuetara joanda”. Azken finean , eta Sánchezek eta Casadok `Espainia nazio handia´ dela esanez egiten duten baieztapenei erantzuna eman nahirik, Estebanek baieztatu du “porru eginda” dagoela.

Edozein kasutan, Estebanek ez du itxaropen handirik agertu “Batzordeak auzi horretan sakontzeko eta bere kabuz gertatutakoaren inguruko elementu berriak deskubritzeko izan ditzakeen benetako aukeren inguruan”, bereziki gaia ‘sub iudice’ dagoelako, eta ohartarazi du Batzorde honek lagunduko duela “bidea are lokaztuago jartzen”.

Gure Legebiltzar Taldea