Prentsa Aretoa
2020/11/12
EAJ-PNVk “jarrera proposatzailea eta adosteko borondatea” adierazi ditu, baina ildo beretik ohartarazi duenez “bide zati handia falta da oraindik” aurrekontuen inguruko akordiora iristeko
Kongresuan aurrekontuen inguruan egin den eztabaidan, Idoia Sagastizabalek salatu du proiektuan inbertsio gutxi jasotzen direla Euskadirentzat eta beren exekuzio maila oso baxua dela. Ildo beretik kritikatu duenez “zati ekonomiko handiena Europako Funtsetan dago eta horretan Taldeek ezin dute parte hartu” eta dieselaren gaineko zergaren inguruko debatea berriro aztertzea eskatu du
EAJ-PNVk gaur eman du ezagutzera Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko jarrera. Kongresuan egiten ari den osoko eztabaidan, Idoia Sagastizabalek iragarri du “gaur egun” Euskal Taldeko diputatuei “zati bat” falta zaiela Aurrekontuen inguruko akordio batetara iristeko, baina Montero Ministro andreari adierazi dizkio bere taldearen “jarrera proaktibo eta proposatzailea” bai eta “eztabaidatzeko eta adosteko borondate irmoa” ere.
Osoko bilkuran hitza hartu duenean, Euskal taldeko diputatu andreak azaldu du EAJ-PNVk beste Talde batzuek aurkeztu dituzten osoko zuzenketei kontra bozkatu izana ulertu behar dela “negoziaketa batetarako abiapuntu gisa, ezbaiak eztabaidatzeko, euskal agenda sakontasun handiagoarekin eta benetako konpromiso eta leialtasunarekin aztertzeko, Europako Funtsetatik etorriko diren proiektu bultzagileekin aurrera egin ahal izateko errealitate ekonomiko eta sozial berri baterantz”.
Ondorengo hiru ardatzak izan ditu jopuntu Sagastizabalek bere diskurtsoan: Kontuetan Euskadiri dagokionez jasotzen diren inbertsioak eta hauen exekuzioa, Europako funtsetatik jasoko diren 27 milioiak, eta aurrekontuen inguruko planteamenduaren gaineko ezbaia.
Hala, lehenengo eta behin, Euskal Taldeko diputatuak salatu duenez Aurrekontuak “Gobernua ez du oso leku onean uzten EAErako aurreikusten diren inbertsioei dagokienez- berriro atzeratu egin direlako-, ezta Euskal Taldeak hartu ziren konpromisoen betepenari dagokionez ere”. Areago, Sagastizabalek Montero Ministro andreari ohartarazi dionez “akordioak betetzeko hartzen dira” eta Espainiako Gobernuari deitoratu dionez , Abiadura Handiko Trenari dagokionez, “Euskadiko hiriburuetara sartzeko Hitzarmenak ere ez dira izenpetu”.
Espainiako gobernuak aurkeztu dituen Kontuei eginiko bigarren kritikaren bidez, Sagastizabalek baieztatu du “Espainiako ekonomiaren hazkundea Europatik etorriko diren funtsen mende jartzen dira” eta horrek esan nahi du “arrautza guztiak otzara berean jartzen dituztela, horrek dena konponduko balu bezala”. Europako inbertsio horien kopuru horretan dago “Aurrekontuen zati ekonomiko handiena, eta taldeek ezin izango dugu eztabaidatu”. “Aurrekontu benetan eraldatzailea onartu eta diseinatuko dute datorren urtean zehar Parlamentu honen esku hartze zuzenik gabe. Aurrekontuak itsu-itsuan sinestea eskatzen diguzue”, baieztatu du. Hala, diputatu jeltzaleak esan du horregatik Aurrekontua “mugatua” dela, eta gogora ekarri du Europako funtsek Espainiako estatuan historikoki izan duten exekuzio maila baxua. Era berean nabarmendu duenez “ez dira ezagutzen Funts horietara atxikitako proiektu zehatzak, ezta proiektu horiek gauzatzeko legez ezarriko den mekanismoa eta bere zilegitasuna ere”.
Hirugarrenez, Sagastizabalek Espainiako Gobernuak aurreikusitako sarrerak aipatu ditu, zeinentzat neurri fiskal batzuk diseinatu diren: dieselaren gaineko zergak, Google Tasak eta Transakzio finantzarioen gaineko tasak edo azukredun edarien gaineko zerga. Diputatu jeltzalea bereziki kritikoa izan da lehenengoarekin, dieselaren gaineko zergarekin, Euskal taldeak Espainiako Gobernurrekin Aurrekontuak aurkeztu aurretik izan zituen elkarrizketetan geldiarazitako igoera izan zelako. “Agindutakoa ez betetzeak konfiantza kaltetzen du” , esan dio Ministro andreari eta jarraian adierazi dionez “sasoiz gaude, gaia bideratu ahal dugu”. Era berean, bere zalantzak agertu ditu azukredun edarien gaineko zergaren inguruan, ekonomian eta lanpostuetan “eragin kaltegarria” izan dezakeelako. “Obesitatearen kontrako lanak neurri integralagoak behar ditu”, esan du, zerga bat igotzetik harago. Diputatu jeltzaleak salatu du Espainiako gobernuak ez dituela bere legeak bete Google Tasaren eta Transakzio finantzarioen gaineko tasaren konexio puntuak zehazteko orduan, euskal erakundeekin adosteko zerga araudi aplikagarriarekin ados.
Sagastizabalek era berean deitoratu du Espainiak pandemiaren eraginez eman den krisi ekonomiko eta sozialari aurre egin behar diola “besteek baino marjina txikiagoarekin, Estatuko gobernuaren diziplina fiskal eskasaren ondorioz eta produkzio ereduan eman beharreko aldaketari begira sektore estrategiko eta bultzagileetan inbertsiorik egiten ez dutelako”. Zentzu berean defendatu du “inbertsio produktiboetan gehiago gastatzea”. “Pandemiak ezer irakatsi badigu izan da industria indartsua izan behar dugula, amortiguadore ona delako hurrengo krisiei begira.Inbertitzea, beraz, eredu produktiboa aldatzea ahalbidetuko duten politiketan, itzulera ekonomiko eta soziala eragingo dutenak eta hazkunde ekonomikoari lagunduko diotenak”.
Hala ere, diputatu jeltzaleak kritikatu du Aurrekontu hauek orain arte bezala jarraitzen dutela politika industrialaren alde egin gabe “iraganeko hutsegite berberetan erori dira, politika industriala Erresilentzia Funtsera lotutako proiektuek dakarten ziurgabetasunaren mende utziz”.
Amaitzeko, Sagastizabalek baieztatu duenez “Aurrekontu hauek oinarri ahul bat dute”, bere ustez “neurri batean ulergarria dena, egoera egonkorra ez delako”, baina arrazoi horregatik gaineratu duenez “garrantzitsuena da behar besteko tresnak baliatzea egoera hau aldatzeak ekarriko dituen ondorioak arintzeko eta murrizteko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10