Prentsa Aretoa

2020/11/20

Euskal Taldeak “aurrerapauso nabarmenak” iragarri ditu aurrekontuen gaineko negoziaketan: Gobernu zentralarekin adostu du dieselaren igoera ezabatzea eta 50 milioiko partida jasotzea Makina Erremintaren sektorearentzat

Kongresuan egin den prentsaurrekoan, Aitor Estebanek baieztatu du zuzenketa horiek onartu izanari esker, Zorrotzako lurperatze lanetarako 6 milioiak eta Unibertsitateko Prestakuntza Duala barne hartzen dituztenak “alde biei ematen die elkar ulertzeko bidean jarraitzeko aukera”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Euskal Taldeko bozeramaileak, “aurrerapauso nabarmenak” iragarri ditu gaur Espainiako gobernuarekin aurrekontuen inguruan egunotan daramatzaten elkarrizketetan. Negoziaketa prozesu horretan onartu dira EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege Egitasmoari aurkeztu dizkion zuzenketak. Besteak beste ondorengoak lortu dira: dieselaren gaineko zergaren igoera ezabatzea, 50 milioi euroko partida Makina Erremintaren Renove Plana abiarazteko, Zorrotza auzoan, Bilbon, trenbidearen lurperatze lanak egiteko sei milioi euroko partida, eta Unibertsitateko Prestakuntza Dualeko kontratuetarako figura berri bat sortzea.

Kongresuan egin den prentsaurrekoan, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu duenez lehen zuzenketa multzo honen onarpenak “alde biei ahalbidetzen die elkar ulertzeko bidetik jarraitzea” eta gaineratu duenez “horrek ez du esan nahi Kontuak onartzeko behin betiko akordioa dagoenik, baizik eta 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei EAJ-PNVko diputatu jaun-andreek emango dioten botoa erabakiko dela hurrengo egunotan egingo diren negoziaketek izango duten “bilakaeraren” arabera.

Ondorengoak dira Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketak, gaur goizean Kongresuan egin den bileran Aurrekontuen Legearen Proiektuan jaso direnak:

DIESELAREN IGOERA EZABATZEA

EAJ-PNV bat dator fiskalitate berdearekin jarraitzeko beharrarekin, baina uste du “hauxe ez dela momentua” beste arrazoirengatik sufritzen ari den industriari are presio gogorragoa eragiteko, Aitor Estebanen hitzetan “hainbat, milaka lanposturen desagerpena ekar lezakeelako”. Horregatik “neurri hori presaka ezartzea onuragarria ez delako” Euskal Taldeak proposatu du aurrekontuen proiektutik dieselaren gaineko igoera ezabatzea, Gobernuak onartu duena. Estatuko Aurrekontu Orokorretan 450 euroko inpaktua izango du zuzenketa honek.

50 MILIOI MAKINA ERREMINTARAKO

Industria bultzatzeko eta laguntzeko, ekonomia sendo eta produktiboaren oinarria den aldetik, Euskal Taldeak lortu du 2021erako EAOetan jasotzea 50 milioi euroko zuzenketa Makina Erremintaren Sektorean Renove Plana abiarazteko. Euskal Taldeko bozeramaileak berak azaldu duenez, zuzenketa horrek lagunduko du ekonomiaren lehiakortasuna areagotzen eta “inpaktu eta aplikazio askotarikoak izango ditu hainbat sektoretan”, besteak beste aeronautikan, medikuntzan edo energian, bakar batzuk aipatzearren.

ZORROTZA. 6 MILIOI LURPERATZE LAN BIKOITZERAKO

Bilboko Zorrotza auzoan trenbideak lurperatzeko lanak dira inguru horretan bizi diren herritarrek luzaro aldarrikatu duten zerbait. Oraingo honetan bultzada esanguratsua jaso du proiektuak EAOetan 6 milioi euroko partida jasoko delako.

UNIBERTSITATEKO PRESTAKUNTZA DUALA: KONTRATUETARAKO FIGURA BERRIA

Aurrekontuen Lege Proiektuaren artikuluei eginiko zuzenketa bidez, kontratuen figura berri bat sortuko da: Unibertsitateko Prestakuntza Duala. Aitor Estebanek azaldu duenez, Prestakuntza Duala, orain arte, Unibertsitatetik kanpo zegoen. Figura honek lagunduko du gazteen enpleagarritasuna hobetzen eta “lehiakortasunari lotuta ere doa hezkuntzaren alorrean” .

UDALETAKO KULTURA PROIEKTUAK

Aurrekontu Orokorren testuan ere jaso dira udal udal mailako kultura proiektu askorekin zerikusia duten zuzenketak: Gipuzkoan, esate baterako, Donostiako Kontxako Barandarako eta Plaiaundiko Ibarra berroneratzeko (Irunen). Mendietako Ontziolarako partida onartu da (Lekeitio) eta lehenagotik zeuden kopuruak igotzea lortu da: Musika Hamabostaldia, Euskaltzaindia eta Aranzadi Zientzien Museoa. Amaitzeko, zuzenketa ekonomikoa jaso da Baztango Amaiur Museoarentzat (Nafarroa).

Gure Legebiltzar Taldea