Prentsa Aretoa
2021/06/17
Josune Gorospe: “EAJ-PNV Euskadiren ahotsa izango da Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian”
Euskal Taldeko diputatu eta datorren larunbatean Estrasburgora, Europako Parlamentuaren egoitzara, bidaiatuko den Gorte Nagusien ordezkaritzako kide den aldetik, jeltzaleen helburu bikoitza adieraziko du bertan: “Europako Konstituzio berrirako oinarriak finkatzea eta subiranotasun partekatuen Europa Federalerako urratsak ematea, zeinak Estatu gabeko nazioei ahotsa emango baitie”
EUROPAREN ETORKIZUNARI BURUZKO KONFERENTZIA
AGIRIA - 2021/05/09
"EAJ-PNV izango da Euskadiren ahotsa Europaren etorkizunari buruzko Konferentzian". Horixe da Josune Gorospek, Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, gaur Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan adierazitako mezu nagusia. Hedabideen aurrean agertu da gaur, datorren urtean zehar Gorteetako Ordezkaritzako kide gisa izango duen zeregina azaltzeko.
Gorospe Konferentzia horretarako ordezkari izendatzearekin amaitu den prozesua maiatzaren 9an hasi zen, Europaren Egunean, EAJ-PNVk Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziari bere lehen ekarpena egin zionean. Horrela, Europaren erronkei eta lehentasunei buruzko partaidetzazko hausnarketa eta entzute prozesu honi begira dokumentu zehatz bat onartu zuen lehen alderdia izan zen. "Bokazio europazalea da EAJ-PNV ondoen definitzen duen ezaugarrietako bat. Europaren jatorrian eginkizun aktiboa izan genuen, Europako proiektuaren lehen hazia izan zen horretan, eta horrela izango da orain ere, hausnarketa-prozesu berri bat hasten denean", esan du diputatu jeltzaleak, Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuaren "lan goresgarria" eskertzeko,"Euskadiren erreferentzia baita Europan".
Hain zuzen ere, Gorospe Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian Gorteek duten ordezkaritzan parte hartzen ari dela (larunbat honetan hasiko da, osoko bilkuraren inaugurazio-saioarekin, Europako Parlamentuaren egoitzan, Estrasburgon), EAJ-PNVk proposatutako bi helburuak betetzen ditu: gogoeta-prozesu honetan hitza izatea eta Gorteek onartutako Ordezkaritzan genero-oreka sustatuz egitea.
Euskal Taldeko diputatuak Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren metodologia azaldu du. Konferentzia horrek bederatzi arlotan bildutako hainbat gai jorratuko ditu, eta logika gorakor batekin funtzionatuko du, berau osatzen duten elementuen bidez, eta, bertatik, herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte. Proposamen horiek guztiak eztabaidatu eta hausnartuko dira EAJ-PNVk Josune Gorosperen ordezkaritza izango duen osoko bilkuretan, eta, amaitzeko, proposamen horiek bilduko dituen txostena egingo da.
Horrela, eta maiatzaren 9an EBBk onartutako dokumentuarekin bat etorriz, Josune Gorospek azaldu du EAJ-PNVren helburu nagusia dela "Konferentziak Estaturik gabeko nazioei ahotsa emango dien Europa Federal baterantz aurrera egingo duen etorkizuneko Europako Konstituzioaren oinarriak ezartzea". Horretarako, EAJ-PNVk "estaturik gabeko herrien eta nazioen aniztasuna jasoko duen arkitektura" berri bat defendatuko du, non argitasun Zuzentarau bat jasoko den, "Europa osatzen duten herri eta nazioek erabakitzeko eskubidea artikulatu ahal izan dezaten, herritarrei bermeekin kontsultatu ahal izateko eta herritarrek beren ibilbide-orria adieraz dezaten". Josune Gorosperen hitzetan, helburu nagusia "are demokrazia eta eraginkortasun handiagoak irabaztea" da, gobernu-erantzukizunak dituzten erakunde-mailen arteko lankidetzaren bidez, "Maila anitzeko gobernantza" baterantz aurrera eginez, garapen jasangarriaren helburuekin eta 2030 Agendarekin lerrokatuta.
"Europan dagoen aniztasun politiko, kultural eta linguistikoa, Europa den guztia, benetan kontuan hartzea, Europa indartsuagoa izan dadin", laburbildu du Gorospek. Horretara bideratuko ditu bere ahaleginak datorren urtean zehar Europaren etorkizunaren oinarriak ezarriko dituen Konferentzian. Horretarako, gaur "eginkizun aktiboa izateko konpromisoa" hartu du, eta berretsi duenez "ahalegin guztiak egingo ditut Euskadiren ahotsa Europan argi eta garbi entzun dadin".
Ibilbide horretako lehen mugarria datorren larunbatean izango da, Europako Parlamentuaren egoitzaren osoko bilkurak Estrasburgon 9:00etatik aurrera egingo duen inaugurazio saioan. Bertan izango da Josune Gorospe diputatu andrea, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Konferentziaren kanal ofizialen eta EAJ-PNVren sare sozialen bidez.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10